Nor gara, zer nahi dugu?

Mensajes: 82
Registro: 07/06/2011

Publicado el 8 de abril a las 10:50
Leído: 571
   
Forokideok:

Denboraldi honetako ibilbideaz hausnartuta, debate txiki bat zabaldu nahi nuke.

Berizzoren garaitxoan argi ikusi zen bere estrategiak ez zuela balio gure taldearentzat. Zortea ere ez zuen izan bere alde, eta 2. dibisiora jaisteko arrisku postuetan sartu ginen. Ondorioa: entrenatzaileak ezagutu beharra dauka taldearen identitatea eta horretara moldatu berea.

Haren ordezko, Gaizka etorri zen hasieratik argi ikusi zuena zer egin behar zen odolusteari eusteko, eta zulotik ateratzeko. Jokalari beretsuekin estrategia moldatu du egoera zaila iraultzeko. Bikain.

Baina orain zulora barik, Europara begira jarri berri gara. Orain antsietatea kolorez aldatu da, eta, esaterako, atzokoan Ligan laugarrenaren etxean galduta, neurriz kanpoko kritita suntsitzaileak irakurri ditut.

Athletic ibilbidde luzeko taldea da, kontuz, ni ere ez naiz konformista, baina jakin behar da nondik gatozen eta uneoro zer egin ahal/behar den.

Gizartea, eta foroa bertan txertatuta dago, erabat trolleatuta dago, hausnartzea ez dago modan. Komunikabideek eta sare sozialek ere berehalakotasuna eta antsietatea eragiten dituzte...

Nik lasaitasuna eta buruz jardutea aldarrikatzen dut. Horrela bizi izan gara orain arte, eta horrela segi beharko genuke. Horretan ere munduko Klubetan onena izaten jarraituko dugu, nortzuk garen sekula ahaztu gabe, beti ere.

Aupa Athletic!




Daukanak daukanetik, ez daukanak bihotzetik

Respuestas al tema

Mostrando (1 - 5) de 5 respuestas

Respuesta #1
el 8 de abril a las 11:28
Zurekin bat nator.

Zutik! Zutik! Makurtu gabe!

Respuesta #2
el 8 de abril a las 15:33
Ados, +10000000
Respuesta #3
el 8 de abril a las 17:06
Aupa, River.
Pozten nau zure ados egote horrek.
Ni ere River taldeko zale amorratua izan naiz.
Txikitan bazkide izan nintzen, urtean 101 pezeta baino ordaintzen ez nuela.

Ondo izan.

Daukanak daukanetik, ez daukanak bihotzetik

Respuesta #4
el 8 de abril a las 18:34
Orokorrean, ados zurekin.
Baina, gero, beste gauza batzuk agertzen dira, zortea, lesioak…
Guztiz garrantzitsua, beharrezkoa esango nuke nik, da entrenatzaileak zein jokalari dituen jakitea, eta horiekin zer egin daitekeen… Baina, gero, azkenean, kontu guztia baloia sartzera mugatzen da, hau da, zorteak zerikusi handia du.

Malcom X: “Si no andais prevenidos, los medios de comunicación os llevaran a odiar a los oprimidos y amar a los opresores”
Zoritxarrez, hemen kasu askotan hori lortu dute

Respuesta #5
el 8 de abril a las 23:04
Zaleria hontan beltzetik zurira bi astetan aldatzen gara. Gezurra dirudi gabonak baino lehen genduen egoera txarraz jendeak ia ez akordatzea eta orain europan sartzen ez bagara, denboraldia porrot bat balitz bezala adieraztea.


Egia da taldearen jokoa polita ez dela, eta esfortzu askogaz partiduak aurrera ataratzen doguzela, agian horregatik jendea labana zorrozten dagoela ematen du, taldeak kale noiz egingo duen itxaroten balego bezala.


Ni aspalditik esan nuen aurtengoa trantsizio eta taldearen berritze denboraldia izan behar zela eta ez dudala uste, nahiz eta gertu ibili, talde honekin Europan sartzea komeni litzaigukenik.


¿Qué son esos iconos?

Temas nuevos desde tu última visita.

Temas con mensajes nuevos desde tu última visita.

Reiniciar fecha de acceso