Euskara iragarki ofizialetan

Mensajes: 1.405
Registro: 24/04/2014

Publicado el 4 de abril a las 11:42
Leído: 696
Kaixo:

Atzo San Mamesen egon nintzen. Momentu batean markagailuari so egin nion eta iragarki-panela (markagailua bera iragarkietarako plataforma bezala) iragartzen zebiltzan. Hau zioen:

"Bi markagailu, 40 metro karratu, 50.000 ikusle, zure enpresa, marka, iragarkia ikusiko dute".

Gutxi-gora-behera, baina "50.000 ikusle" jartzen zuen ergatiborik gabe, nor forman, eta gero "dute", nor-nork formako aditza, ergatiboa eskatzen duena. Akats larria.

Pentsatzen dut iragarkia ofiziala dela, klubak edo San Mames Barria Elkarteak eginikoa. Ez ote dugu euskararen erabilera zuzena eskatu beharko?

Respuestas al tema

Mostrando (1 - 14) de 14 respuestas

Respuesta #1
el 4 de abril a las 11:56
Editada el 4 de abril a las 11:58
Egia esan, irakurri ez nuenez ez dakit horretaz ezer.

Zuk oso euskara ederra eta zuzena daukazu, beraz horrela izan zela ziur naiz.

Oso akats larria da ergatiboa, hau da, nork, ez jakitea ondo erabiltzen testuinguru horretan, ez da gazte koadrila batean, kasu.

Akatsa akatsa da, are gehiago hedabideetan agertzen denean edo San Mameseko markagailuan, adibidez.

Ez dakit nork egiten duen itzulpena, baina Athleticek euskararekiko konpromisoa hartu behar du, erabilerari dagokionez, Euskaraldia eta beste ekimen batzuekin bat eginez eta egiten den erabilera hori zuzena izan behar da, akatsik gabekoa.
Respuesta #2
el 4 de abril a las 11:59
eta zelan izango litzateke ?
Respuesta #3
el 4 de abril a las 12:07
Hona hemen, niri atzo gertatutakoa … Levanteren kontrako partidan aukera izan nuen San Mameseko eranstun dotorera joateko. Atsedenaldian, zerbeza bat eskatu nahi nuen eta gure Athletic euskararen aldeko sarao guztietan apuntatzen denez (Euskaraldia, Korrika, …) pentsatu nuen normala izango zela euskaraz eskatu ahal izatea eranstun barruko taberna dotorean. Badaezpada, kaña bat eskatu nuenean atzamar bat luzatu nuen, errazagoa ulertua izan zedin eskatzen nuena. Ticketak luzatu zidana, honela “O sea que quieres una caña ….” Albokoari papera luzatu eta berdin ….”Ahora te pongo la caña”. Zenbat zen galdetutakoan, langileak, batere ahaleginik egin gabe … “son tres euros”. Oso, oso inozoa ez naiz eta ez nuen espero, oso, oso “fluently” euskaraz arituko zen pertsona bat (esperantza izan zen galdu zen azkenengo gauza); baina, ahalegin txiki, txiki bat “hiru” sikieran esateko … Miloiak eta miloiak gastatuta euskalduntze prozesuetan, ditxosozko eredu euskaldunak eskoletan, euskararen aldeko kanpainak, eta zertarako? Orain Athleticek parte hartzen badu Korrikan, zer da? Postureo hutsa?
Respuesta #4
el 4 de abril a las 12:34
Cita:

Zoritxarrez ez da Athleticen bakarrik postureoa, eta arrazoi bete betea daukazu zure kexa plazaratzean. Jarraitu holan, lehenengo hitza beti euskeraz esaten, eta gero bigarrena eta hirugarrena be bai. Apurka apurka lortuko dogu.
Eta hasierako harira jarraituz, ziur nago holako akats bat erderaz egingo balute egunkari guztietan agertuko lukeela, baina euskera bigarren mailakoa denez normala da hanka sartzea, beti barkatu behar dogu. Ba ez, exigi daigun behar bezala eta leku guztietan agertzea.

Bizi euskeraz euskera bizi dadin

bizi euskeraz, euskera bizi dadin

Respuesta #5
el 4 de abril a las 12:41
Banan-banan ateratzen bada sintagma bakoitza (bi markagailu; 50.000 ikusle; etab.), kasu honetan anakoluto bat izan liteke, horregatik kasu absolutiboa ergatiboaren ordez.

Bat nator Athletic-ek euskerarekiko postureoa duenarekin. Bizkaian gertatzen denaren islada da.
Respuesta #6
el 4 de abril a las 12:45
Cita:
eta zelan izango litzateke ?

"Bi markagailu, 40 metro karratu, 50.000 ikusleK, zure enpresa, marka, iragarkia ikusiko dute".

Holako zeozer ez? letratxo bat dala esango dabe bañe.. akatsa da.
Eta askotan euskeraz egiten diren akatsei, vistagorda egiten dotsagu, "nahikoa egin dabe euskaraz idazteaz"...eta ez litzake halan izan behar. Ingelesez seguro akats gitxia dazela komunikazioetan, ez esatearrean, akats bat bera bez...

"-We fucked up with Nora."
    Secret Agent Kevin Garvey

Respuesta #7
el 4 de abril a las 13:40
Gaztelaniaz gauza bera egiten dute normalean (los socios y socias/ las socias y socios), beraz, arazo larri daukagu.

Aurten bai! // Guiller Gogoan Zaitugu!

      © ZULU ®
█║▌│█│║▌║││█║▌║▌║

Respuesta #8
el 4 de abril a las 14:23
Zoritxarrez ergatiboaren akatsak hain ohikoak dira...

Zutik! Zutik! Makurtu gabe!

Respuesta #9
el 4 de abril a las 14:43
Cita:

"Bi markagailu, 40 metro karratu, 50.000 ikusle, zure enpresa, marka, iragarkia ikusiko dute".

Gutxi-gora-behera, baina "50.000 ikusle" jartzen zuen ergatiborik gabe, nor forman, eta gero "dute", nor-nork formako aditza, ergatiboa eskatzen duena. Akats larria.

Ez naiz ziur ondo gogoratzen dudala, baina uste dut esaldi horiek banatutak agertzen dira:
"Bi markagailu"
"40 metro karratu"
"50.000 ikusle"
Etc

Kasu honetan, presentatzio datuak direla esan ahal da, eta ez azken esaldiren sujetoa.
Respuesta #10
el 4 de abril a las 22:14
Cita:
Banan-banan ateratzen bada sintagma bakoitza (bi markagailu; 50.000 ikusle; etab.), kasu honetan anakoluto bat izan liteke, horregatik kasu absolutiboa ergatiboaren ordez.

Bat nator Athletic-ek euskerarekiko postureoa duenarekin. Bizkaian gertatzen denaren islada da.
Halaxe da, koma horrek ergatiboa jokoz kanpo jartzen du

suena el irrintzi intrépido gora la bandera euskotarra corra la sangre hispana mientras dure la invasión unámonos todos los vascos olvidemos nuestras penas rompamos las cadenas del yugo francoespañol eusk nz t hrr ngp

Respuesta #11
el 4 de abril a las 22:15
Cita:
Cita:

"Bi markagailu, 40 metro karratu, 50.000 ikusle, zure enpresa, marka, iragarkia ikusiko dute".

Gutxi-gora-behera, baina "50.000 ikusle" jartzen zuen ergatiborik gabe, nor forman, eta gero "dute", nor-nork formako aditza, ergatiboa eskatzen duena. Akats larria.

Ez naiz ziur ondo gogoratzen dudala, baina uste dut esaldi horiek banatutak agertzen dira:
"Bi markagailu"
"40 metro karratu"
"50.000 ikusle"
Etc

Kasu honetan, presentatzio datuak direla esan ahal da, eta ez azken esaldiren sujetoa.
Halaxe da.

suena el irrintzi intrépido gora la bandera euskotarra corra la sangre hispana mientras dure la invasión unámonos todos los vascos olvidemos nuestras penas rompamos las cadenas del yugo francoespañol eusk nz t hrr ngp

Respuesta #12
el 4 de abril a las 23:27
Nik iragarki horretan ez nuen komarik ikusi, esaldia jarraian dator. Gainera, bestetik, "Ikusle" bezalako subjektua ("zure enpresa, marka ikusiko dute") "markagailu" eta "metro karratu" bezalako lokatiboekin batzeak, plano berberean jartzeak, arazoak ematen ditu baita.

Izan zitekeen "bi markagailu, 40 metro karatu, 50.000 ikusle; denak zure marka, enpresa, izenarentzat".
Respuesta #13
el 5 de abril a las 00:01
Cita:
Hona hemen, niri atzo gertatutakoa … Levanteren kontrako partidan aukera izan nuen San Mameseko eranstun dotorera joateko. Atsedenaldian, zerbeza bat eskatu nahi nuen eta gure Athletic euskararen aldeko sarao guztietan apuntatzen denez (Euskaraldia, Korrika, …) pentsatu nuen normala izango zela euskaraz eskatu ahal izatea eranstun barruko taberna dotorean. Badaezpada, kaña bat eskatu nuenean atzamar bat luzatu nuen, errazagoa ulertua izan zedin eskatzen nuena. Ticketak luzatu zidana, honela “O sea que quieres una caña ….” Albokoari papera luzatu eta berdin ….”Ahora te pongo la caña”. Zenbat zen galdetutakoan, langileak, batere ahaleginik egin gabe … “son tres euros”. Oso, oso inozoa ez naiz eta ez nuen espero, oso, oso “fluently” euskaraz arituko zen pertsona bat (esperantza izan zen galdu zen azkenengo gauza); baina, ahalegin txiki, txiki bat “hiru” sikieran esateko … Miloiak eta miloiak gastatuta euskalduntze prozesuetan, ditxosozko eredu euskaldunak eskoletan, euskararen aldeko kanpainak, eta zertarako? Orain Athleticek parte hartzen badu Korrikan, zer da? Postureo hutsa?

   Kaixo Bitorio Forokidea:

   Egiari zor eta alderantzizko jarrera aipatze arren, atzo neuri jarrera zuzena, kasu hontan euskalduna, tokatu zitzaidan.

   Nere Bloketik gertuen dagoen "Pozas Ambigú-ra" hurbildu eta euskaraz -betiko legez- eskatu nuen "Berun Bako Garagardo" bat. Tragoa jarri zidanak euskaraz hartatu ninduen baita diruzainak ere!!!

   Gutizia garesti ordaintzen da San Mamés Barrian baina pozarren joan nintzen eserlekura!!!

   Zerbitzari biek nahiko gazteak ematen zuten.

   Aurreko astean Emakumezkoen partidan Levante UD-ren aurka, sarreretan esku-orri banandu zuten berton, leloa, "San Mamés-en lehenengo hitza Euskaraz" zen. Kanpaina bat Sm-n euskarari bultzada emoteko. Ederto!. Gure esku-mingainan dago afera, baita!

   Agur t´erdi ta segi jator euskararekin!!!

GURE ORDUA IRITSIKO DA!!!.
BASQUES, PROUD & UNITED!!!.
BETI ZURI ETA GORRI!!!.
ATHLETIC CLUB: LA HISTORIA CONTINUA!!!.
IÑIGO CABACAS LICERANZU, "PITU", GOGOAN ZAITUGU!. EGIA ETA JUSTIZIA!.

Respuesta #14
el 18 de abril a las 11:37
Cita:
Hona hemen, niri atzo gertatutakoa … Levanteren kontrako partidan aukera izan nuen San Mameseko eranstun dotorera joateko. Atsedenaldian, zerbeza bat eskatu nahi nuen eta gure Athletic euskararen aldeko sarao guztietan apuntatzen denez (Euskaraldia, Korrika, …) pentsatu nuen normala izango zela euskaraz eskatu ahal izatea eranstun barruko taberna dotorean. Badaezpada, kaña bat eskatu nuenean atzamar bat luzatu nuen, errazagoa ulertua izan zedin eskatzen nuena. Ticketak luzatu zidana, honela “O sea que quieres una caña ….” Albokoari papera luzatu eta berdin ….”Ahora te pongo la caña”. Zenbat zen galdetutakoan, langileak, batere ahaleginik egin gabe … “son tres euros”. Oso, oso inozoa ez naiz eta ez nuen espero, oso, oso “fluently” euskaraz arituko zen pertsona bat (esperantza izan zen galdu zen azkenengo gauza); baina, ahalegin txiki, txiki bat “hiru” sikieran esateko … Miloiak eta miloiak gastatuta euskalduntze prozesuetan, ditxosozko eredu euskaldunak eskoletan, euskararen aldeko kanpainak, eta zertarako? Orain Athleticek parte hartzen badu Korrikan, zer da? Postureo hutsa?

Arrazoi guztia daukazu, taberna barruan egon behar duteenak ulertu eta itzegin beharko lukete guztiak.

Ni ez naiz Espainiarra, Euskalduna baizik.

¿Qué son esos iconos?

Temas nuevos desde tu última visita.

Temas con mensajes nuevos desde tu última visita.

Reiniciar fecha de acceso