Euskal taldea eta Euskera

Mensajes: 192
Registro: 10/02/2015

Publicado el 20 de abril a las 21:16
Editado 1 veces - Última vez el 20 de abril a las 21:22
Leído: 8.730
Kaixo! Errealeko ospakizuna ikustean, konturatu nahiz oraindik gehiago, amorrua ematen didala gure taldeak Euskarari garrantzia ez ematea.

Errealaren kasuan, Oyarzabalek euskeraz. Gure aldetik Muniain kapitainiak ezta arratsalde on. Matarazzok euskeraz (irakurrita eta kanpotarra izanda). Valverdek ezebez.

Hausnarketa

Respuestas al tema

Mostrando (46 - 60) de 110 respuestas

Respuesta #46
el 20 de abril a las 23:54
Cita de argotazo:
Kaixo! Errealeko ospakizuna ikustean, konturatu nahiz oraindik gehiago, amorrua ematen didala gure taldeak Euskarari garrantzia ez ematea.

Errealaren kasuan, Oyarzabalek euskeraz. Gure aldetik Muniain kapitainiak ezta arratsalde on. Matarazzok euskeraz (irakurrita eta kanpotarra izanda). Valverdek ezebez.

Hausnarketa


Eta zer gertatzen da... Zer esan nahi duzu?

Momenturik onena beti irabazten duzunean, ondo jokatuz, edo zortearekin, eta baita iruzurra egiten ere.
Athletic Txapeldun..!

Respuesta #47
el 21 de abril a las 00:09
Cita de Bidaiaria:
Cita de argotazo:
Kaixo! Errealeko ospakizuna ikustean, konturatu nahiz oraindik gehiago, amorrua ematen didala gure taldeak Euskarari garrantzia ez ematea.

Errealaren kasuan, Oyarzabalek euskeraz. Gure aldetik Muniain kapitainiak ezta arratsalde on. Matarazzok euskeraz (irakurrita eta kanpotarra izanda). Valverdek ezebez.

Hausnarketa


Eta zer gertatzen da... Zer esan nahi duzu?


Finalaren ospakuntzan gertatutakoa, euskararen presentzia Bizkaian Gipuzkoan baino txikiagoa dela ispilua baino ez da. Hala eta guztiz ere, Athleticen Zuzendaritza Batzordeak esfortzu eta dirua jarriko balitu jokalariek euskalduntzeko baliteke euskara presentzia areagotuko zela.

Bestaldetik, denonen eskuetan dago euskera zabaltzea, baita Foro honetan ere, nabaria da euskararen presentzia txikia dela eta ahaleginak egitea areagotzeko ondo legoke.

Euskalduna eta jaio nintzenetik ATHLETIC ZALE

ATHLEEEEEEEEEEETIC    EUUUPP!!!!

GORA Euskadi Askatuta!!!

Respuesta #48
el 21 de abril a las 00:21
Cita de pimpollo:
Cita:


Eta zer gertatzen da... Zer esan nahi duzu?


Finalaren ospakuntzan gertatutakoa, euskararen presentzia Bizkaian Gipuzkoan baino txikiagoa dela ispilua baino ez da. Hala eta guztiz ere, Athleticen Zuzendaritza Batzordeak esfortzu eta dirua jarriko balitu jokalariek euskalduntzeko baliteke euskara presentzia areagotuko zela.

Bestaldetik, denonen eskuetan dago euskera zabaltzea, baita Foro honetan ere, nabaria da euskararen presentzia txikia dela eta ahaleginak egitea areagotzeko ondo legoke.


Baliteke... Klubetan euskarak duen presentziaz galdetu beharko litzateke.
Portugal, Norte de Europa, Venezuela, etc.., eta Soler.

Momenturik onena beti irabazten duzunean, ondo jokatuz, edo zortearekin, eta baita iruzurra egiten ere.
Athletic Txapeldun..!

Respuesta #49
el 21 de abril a las 00:30
Ados gehienok defendatzen douzuenarekin. Argi dago Gipuzkoa Bizkaia baino euskaldunagoa dela, baina gure eskuetan dago Euskara sustatzeko aukera. Gai hauek zabaltzeak aukera ematen digu batzutan beharrezkoa den autokritika sustatzeko. Asko dago egiteke, baina horrelako gaietaz hitz egitea bada aurrera pauso txiki bat.
Respuesta #50
el 21 de abril a las 01:28
Cita de Sanmames25:
Ados gehienok defendatzen douzuenarekin. Argi dago Gipuzkoa Bizkaia baino euskaldunagoa dela, baina gure eskuetan dago Euskara sustatzeko aukera. Gai hauek zabaltzeak aukera ematen digu batzutan beharrezkoa den autokritika sustatzeko. Asko dago egiteke, baina horrelako gaietaz hitz egitea bada aurrera pauso txiki bat.
Gipuzkoak geografikoki duen posizioak ere zerikusia izango du, ezta? Euskal herrialdez inguratuta dagoen herrialde bakarra da. Karta onak tokatzen zaizkizunean, atsegina izan ohi da partida jokatzea.

Adibidez, harrituta geratu nintzen partiduaren ostean Barrenetxeak elkarrizketa gazteleraz ematea ETB1erako. Hori bai dela tristea. Segur aski bere ikasketa guztiak D ereduan egin ostean.

Azkenean Realean euskaraz egiten duenak herri euskaldunekoa delako egiten du; inguru ez hain euskaldunekoa denak ez du hitz egiten. Odriozolak badaki baina saihesten saiatzen da, Barrenetxeak ere harrituta utzi ninduen bere eskakeoarekin, Sergio Franciscok ez zuen hitz egiten, Aperribayk mila urte daramatza eta ez du ahaleginik egin, Remiro missing... Gero Kubo eta Matarazzo aterako dira euskaraz bi hitz esatera, baina ez dira sekula hortik pasako.

Uriarte ez da euskaldun zaharra, argi dago, baina sekula ez da eskakeatzen eta beti saiatzen da. Elizegik maila oso baxua zeukan, baina asko ahalegintzen zen. Holako jendeak dauka meritua, dauzkaten zailtasunak kontuan izanda ere, erabiltzen saiatzen direnak.

Aurrekoan Yeray egurtzeko irekitako hariak grazia eman zidan. "Ha dicho ´papá´, en vez de ´aita´". Euskaraz ez badakizu edota ez baduzu ezertarako erabiltzen, ´papá´ esan beharrean ´aita´ esaten baduzu, euskaldunagoa zara? Bizitza guztia pasa dezakezu euskarari bizkarra ematen "kaixo", "agur", "egun on", "aita" edo "ama" esaten baduzu? Hori engainu bat da. Aliatu faltsua izatea. Benetan axola badizu hizkuntzak, hitz egin ezazu eta bizi zaitez euskaraz. Euskara ez dakien jendeak "aita" esateagatik euskaldunagoa dela pentsatzen badu... Ok, boomer.
Respuesta #51
el 21 de abril a las 05:48
¿Y la afición, entiende euskera?

Aurrera, aurrera. Kopa da gurea.

Respuesta #52
el 21 de abril a las 06:21
Poza eta inbidia senritu dirut errealeko entrenatzailea entzutean.
Lotsa sentitu nuen, hizkuntzari zegokionez, gure ospakizunetan
Jarrera kontua da.

Malcom X: “Si no andais prevenidos, los medios de comunicación os llevaran a odiar a los oprimidos y amar a los opresores”
Zoritxarrez, hemen kasu askotan hori lortu dute

Respuesta #53
el 21 de abril a las 06:55

Aurrekoarekin jarraituz, Zuzendaritza Batzorde berria dagoena aprobetxatzen, ondo legoke Clubean euskararen presentzia areagotzeko plan estrategikoa diseinatu eta abian jartzea.

Aurrekontuen partidetan agertzea, ekintzak programatu eta jarraipen zehatza egitea; ondorioak neurtu, alegia.

Horrelaxe eginda, Arlo Sozialak beste abiadura bat hartuko luke.

Bestaldetik, Foro honetatik ere, euskaldunok aukera daukagu euskararen presentzia areagotzea.

Ekin diezaiogun.

Euskalduna eta jaio nintzenetik ATHLETIC ZALE

ATHLEEEEEEEEEEETIC    EUUUPP!!!!

GORA Euskadi Askatuta!!!

Respuesta #54
el 21 de abril a las 06:58
Cita de Aurrera-beti:
¿Y la afición, entiende euskera?
Batzuk bai, beste batzuk ez... Gazteok, gehienak bai.Eta hori da tristezia haundiena ematen dauztana. Gizarte eta identitate kontua da eta Athleticek bultzatu beharko leuke. Euskal herrian euskaraz!
Respuesta #55
el 21 de abril a las 07:00
Tamalez Athleticeko ospakizunean egon zen euskararen presentzia Euskal Herriko euskararen egoeraren islada baino ez da jokalarien jatorria ikusita.

De Marcos: Araba-errioxa
Vivian-Simon: Araba
Muniain- Williamsdarrak- Sancet: Iruñea-Bilbo
Lekue: Bilbo

Horiek taldeko kapitain eta jokalari erreferenteak. Salbuespenak Villalibre (Gernika) eta Gomez eta Jaure (Bermeo)

Nik beti espero izan dut Iñaki Williamsek euskararen inguruan pausoren bat ematea, baina pena da ez gertatu izana. Nik uste euskaraz gaizki egiteagatik kritikak jasotzearen beldurrak hor jarraitzen duela.

Respuesta #56
el 21 de abril a las 07:33
Hainbat herri biltzen dituen Bilbo da, eta duela mende bat baino gehiago sortu zen.
Donostia Durango bezalako herri bat da.
Pena bat intituzioek euskararen alde zinez ez ez babestea.
Dirua kostatzen da eta axola zaion horretan bakarrik gastatzen du jeltzaleak, espainiarrak izaten jarraitzea.

Contando los dias para que valverde diga adios a su exitosa carrera.

Respuesta #57
el 21 de abril a las 08:55
Cita de e_unoto:
Oyarzabal es Euskaldun, Muniain no.
Donde veis el problema?

En integrarte y aprender
Respuesta #58
el 21 de abril a las 08:56
Hausnarketa hori, ospakizunean zehar, gure Asierrek (Villalibre, alegia) egin zuen, udaletxeko balkoian).

Berak, euskara hutsean zuzendu zitzaien bertan zeudenei.

Eta, bera bezala, beste batzuk.

Kasu horretan, gure kapitainak ez ziren Euskal hiztunak.

Halere, ados. Euskarak beste presentzia izan behar zuen orduan ere.
Respuesta #59
el 21 de abril a las 09:00
Cita de markelele17:
Euskeraren kontuarekin arrazoi guztia daukazu....baina ez da euskera kontua bakarrik. Errealak erakutsi du Aitor Zabaletaren irudia nola erabili, nola defendatu Aitorren justizia, zaletuak, jokalariak eta kluba.
Berton berriz Iñigo kriminalizatzen dute, clubak eta zaletu askok. Ez dute onartzen oraindik ez dela "grada animacion popular" Iñigo Cabacas Herri Harmaila baizik, anoetan aspaldi da Aitor Zabaleta Harmaila.
Gauza asko daude....nire ustez txarrerantza goaz, eta oso.

Íñigo cabacas eusko jaurlaritzak hil zuen,desberdintasuna hor dago.
Respuesta #60
el 21 de abril a las 09:02
Cita de e_unoto:
Oyarzabal es Euskaldun, Muniain no.
Donde veis el problema?


Euskal Herrian bizi bazara, ez bat ez bi urte, bizitza osoa barik, ze arazoa dago euskera ikasteko?
Eta hau kanpotik etorritakoei ere aplikatzen deutset. (Espainiako etorkinei zein urrunetik etorritakoei ere).

Ni Suedian bizi izan nintzan. Han ingelesez bizitza egin dezakezu. Baina nik, urte beterako bazan ere, suediarra ikasi neban.

Jasotzen zaituen lurraldeari zure partez zerbait bueltatzea da.
Esker onekoak izan behar gara.

Jokalariak joan ta etorten dira, Gure Athletic irauten dan bakarra da.
Los jugadores van y vienen, el Athletic perdura.


¿Qué son esos iconos?

Temas nuevos desde tu última visita.

Temas con mensajes nuevos desde tu última visita.

Reiniciar fecha de acceso