Historiako jokalari onenen laukotea: nola osatu zen?

Mensajes: 1.643
Registro: 24/04/2014

Publicado el 2 de abril a las 13:12
Editado 3 veces - Última vez el 2 de abril a las 13:27
Leído: 678
Kaixo!!

Lehengoan, Beckenbauerri buruzko post honetan, aipatu nuen "Munduko lau onenen" taldetxoa batez ere "eraikuntza" bat izan zela. Azalduko dut zergatik.

Egia da ez dagoela ranking ofizial bat edo legez ezarritako "munduko onenen" talde bat. Baina Espainian eta Hego Euskal Herrian galdetzen badugu "Munduko onenak" zeintzuk izan ziren, denek erantzungo dute edo dugu: "Pele, Di Stefano, Maradona eta Cruyff". Natural-natural ateratzen den esaldi bat da. Hala ere, esaldi hori Prineotatik beherantz (eta ez Portugalen) soilik entzuten den esaldi bat da. Gainerako herrietan "Pele eta Maradona" bikotera mugatzen dute "historiako onena" izatearen kontu hori, edo bestela beste jokalari batzuk tartekatzen dituzte (Portugalen Eusebio sartuko dute, Italian Mazzola edo Rivera, Alemanian Beckenbauer bera, Erresuma Batuan Charlton edo Best edo Moore...). Hau da esan nahi dudana da hain "natural" ateratzen den esaldi hori soilik Espainiar Estatuan ateratzen dela natural, ez da mundu-mailako "adostasun" (de facto adostasun, uler bedi) baten parte.

Zergatik? Gogoan dut behin Joseba Vivancoren erreportai bat irakurri nuela. Vivancok honen "arduraduna", El Día Después programa izan zela dio, astelehenetan Liga jardunaldien ostean ikusten zen programa bat. Honek behin "lau onenei" buruzko erreportai bat egin zuen (uste dut Ligarik egon ez zen osteko asteleehn batean egin zuela) eta gero onena aukeratzeko inkesta bat zabaldu zuen ikusentzuleen artean, eta lau horien artean "onena zein zen" bozkatu zitekeen denboraldi osoan zehar (beno, programa egin eta denboraldi bukaera arte). Programa oso arrakastasua izan zen, eta gainera astero errepikatzen zuten "gogora dezagun inkeste honetan bozkadezakezuela"... Horrela geratu zen espainiar eta euskal zaleen buruetan laukote hori sakon txertatuta, astez aste entzuten zen inkesta horren inguruko zerbait (eta telebistan entzun eta kalean, tabernan komentatu...).

Baina zergatik lau eta zergatik futbolari horiek? Honek ere azalpena badu. El Día Después programak ordu eta erdi irauten zuen. Beraz, kontuan izanik aurkezleen artean ere tarteka eztabaidatu behar zutela, bakoitzaren jokaldirik onenak, biografia eta palmaresa azaltzeko, bakoitzari hamabost minutu eman behar zioten, horrela formatu egokia zatekeen jokalari bakoitzarekikoa "nahiko bete" uzteko eta aurkezleek eztabaita eta iruzkinetarako denbora izateko. ormatu kontua izan zen, eta uste zuten formatu hori zela egokiena. Bost izango balira, bakoitzari ezin zizkioten hamabost minutu eman; izan ere, 1:15 minutu izango ziratekeelako guztira eta aurkezleek ez zuketelako iruzkinetarako denborarik izango. Beste aukera bat iango zatekeen bost jokalari sartzea eta bakoitzari hamar minutu ematea (beraz 40 minutu aurkezleen arteko eztabaidetarako), baina orduan oso estu geratuko zan joklari bakoitzaren biografia. Pentsatu omen zuten baita ere hiru jokalariren artean uztea inkesta, baina orduan jokalari bakoitzarentzat 15 minutu balira (guztira 45), beste 45 minutu ziratekeen aurkezleentzat eta agian luze izango zatekeen. Beste aukera bat zen hirukotea egin eta jokalari bakoitzari 20 minutu ematea, baina horrek arrisku bera zuen, "Biografiak" luzeegiak izatea eta ikuslea aspertzea. Beraz, formatu horretarako egokiena lau jokalari, hamabost bat minutu bakoitzari ematea eta beste ordu erdi (gutxi gora beehra) iruzkin teknikoetarako uztea zela erabaki zuten.

Behin lau jokalari izan behar zirela erabakita zeintzuk izango ziren jokalariak? Pele eta Maradona nahiko argi, baina beste biak? Programaren teknikoek bi irizpide erabili zituzten. Lehena gutxi-gora-behera garai ezberdinetakoak izatea, horrela belaunaldi batek "bere gustoko biren" arteko zalantza izan ez dezan (hau da, Maradonarekin batera Platini sartuko balute, oso aukera gutxi izango zituzkeen, izan ere, 80an hazi ziren geheinek Maradona aukeratuko bailukete) eta belaunaldi guztiek nolabait "euren jokalaria" izan zezaten. Beraz, Di Stefano (50ekoak eta 60koen hasiera), Pele (50ekoen bukera, 60koak eta 70ekoen hasiera), Cruyff (70ekoak) eta Maradona (80koak). Kontuan izan programa hau 90eko hamarkadan atera zela, 1994ko Mundialaren inguruan, beraz ezin zutela sartu Romario edo Bergkamp edo Baggio bezalako jokalaririk (oraindik hurbilegi), eta ezta ere II Mundu Gerra baino aurrekoagorik, gutxi gora behera, ikusle zaharrenek "oraindik gertu" izan zitzaten jokalariak (hau da, 90ko hamarkadan 50-60 urte zituen pertsona batek agian Di Stefano ikusi zuen). Horrek azaltzen du zergatik ez zuten Guisseppe Meazza sartu, adibidez.

Bigarren irizpidea izan zen Espainiako Ligan aritu ziren jokalariak sartzea. Honek ere badu arrazoi "komertzial" bat, hau da, ikusleak jokalariak ezagutu zitzan. Lautik hiru (Pelé ezik, baina hori ezin zen kendu) ziren Espainiako Ligan aritutakoak. Horrek azaltzen du adibidez zergatik 70eko hamarkadaren ordezkaria Cruyff izan zen eta ez Mazzola, Beckenbauer, Best edo Dzajic; edo zergatik 50eko hamarkadako ordezkaria Di Stefano izan zen eta ez Bobby Charlton.

Noski, programa eta inkesta oso arrakastatsuak izan ziren (Pelék irabazi zuen). Horrela osatu zen historiako onenen laukotea, eta horrela sartu zen gure buruetan, egun jada ohituraren poderioz naturaldu den gertakizun bat bihurtu arte.

Espero dut interesgarria izana.

Respuestas al tema

Mostrando (1 - 14) de 14 respuestas

Respuesta #1
el 2 de abril a las 18:37
Ez dakit ori laukotea nola zortuzen baina bai dakit hau bigarren zure iraztea alperrikakoa izangodala zergatik hemen ¿zembat irakurlarik irakurten dure euskaraz?. Lan oso zailak dira orrek.
Egun on bat
Respuesta #2
el 2 de abril a las 18:47
Editada el 2 de abril a las 21:17
Cita de Errekado:
Ez dakit ori laukotea nola zortuzen baina bai dakit hau bigarren zure iraztea alperrikakoa izangodala zergatik hemen ¿zembat irakurlarik irakurten dure euskaraz?. Lan oso zailak dira orrek.
Egun on bat

Neuk behintzat irakurten dut eta asko pozten nau norbaitek gaiak euskaraz ateratzeak. Beste batzuk ere badagoz foruan, gitxi izan arren.
Hori bai, honako hontan luzeegia egin zait testua eta ez oso interesgarria. Nortzuk diren onenak eta holako konparaketak ez dodaz atsegin.
Baina tira, eskertzekoa baino gehiago da Ñañarriren partehartzea, segi horrela lagun.
Respuesta #3
el 2 de abril a las 19:01
Eskerrik asko.

Nire aldetik ez nuen onena nor denaren inguruan eztabaidatu nahi, nire ustez futbola asko aldatzen baita garaitik garaira (eta betzutan Estatutik Estatura baita). Nik nahi nuen zein "Laukote" hori, hau da, gure burmuinetan hain iltzatua dagoena nola sortu zen argitzea. Ez da gauza bat "Naturalki" sortzen dena, baizik eta lehenik sotu egiten da (ikusi dugun moduan irizpide komertzialak erabiliz) eta gero "natural" egiten da. hau da, "tradizioaren asmaketa" Hobsbawmek esango zukeen moduan.
Respuesta #4
el 2 de abril a las 21:38
Cita de Errekado:
Ez dakit ori laukotea nola zortuzen baina bai dakit hau bigarren zure iraztea alperrikakoa izangodala zergatik hemen ¿zembat irakurlarik irakurten dure euskaraz?. Lan oso zailak dira orrek.
Egun on bat

::::::::::::::::::::::::::::::

Egia da asko ez direla izango baina beintzat posta hau euskeraz irekita dago ez noizean bexelaze erderaz irekita daune pstatan euskeraz erantzunten du nahiz eta jakin gehienak ez dutela ulertuko.

SE MORIRÁN LOS SEGUIDORES DE LA REAL , SUS HIJOS , SUS NIETOS , SUS BIZNIETOS , TATARANIETOS Y ASÍ HASTA EL INFINITO QUE NUNCA TENDRÁN EL PALMARES DEL ATHLETIC AUNQUE ESO SI PODRÁN PRESUMIR DE UN TITULO QUE NO TENEMOS EL SEGUNDA

Respuesta #5
el 2 de abril a las 21:44
Neuk behintzat irakurten dut eta asko pozten nau norbaitek gaiak euskaraz ateratzeak. Beste batzuk ere badagoz foruan, gitxi izan arren

::::::::::::::::::::::::::::

Gunar , horretatik bat ni neu naz gertatzendfena da ez dakitela ondo idazte eta horrexegaitik es naiz askotan idazteko gogoarekin baina ezango nuke seguraski izango naz post euskeraz gehiena irekidutena .grrrrrrrrrr

bezte gauza bat ipintendotena gehienetan da parkatzeko txarto dagoena idatzita baian espainako mugan bizi naiz eta asko es da euskeraz egitren.grrrrr

SE MORIRÁN LOS SEGUIDORES DE LA REAL , SUS HIJOS , SUS NIETOS , SUS BIZNIETOS , TATARANIETOS Y ASÍ HASTA EL INFINITO QUE NUNCA TENDRÁN EL PALMARES DEL ATHLETIC AUNQUE ESO SI PODRÁN PRESUMIR DE UN TITULO QUE NO TENEMOS EL SEGUNDA

Respuesta #6
el 2 de abril a las 21:53
eskertzen da euskaraz idaztea. Foro hau oso erdaldunduta dago eta euskararen erabilera foro honetan bastante tristea da.

Nik eztakit nola osatu zen, interesantea zuk idatzitako informazioa....nik uste dot messik izen guzti horrek gainditu dabezala. Hemetik eta urte batzutara, messin datu guztiak ikusten ditugunean, balorauko dogu nor izan den Leo Messi.

Respuesta #7
el 2 de abril a las 22:00
Cita de markelele17:

Bai, baina programa hau egin zenean, Messik zazpi urte edo izango zituen.

Ni, onena nor denaren eztabaidan baino "laukotearen" ideia berarengan zentratu naiz. Izna ere "triunfatu" duen ideia bat da eta jende askok automatikoki botatzen ditu lauren izenak (Espainiar Estatuan). Adibidez Zidane erretiratu zenean Marcak "el quinto grande" zekarren portada jarri zuen, "Laukotearen" ideiak hartu zuen indarraren lekuko. Eta askotan guk geuk (jendearen suteak) ematen dio indarra, uste dugu "Berez hala dela", Espianiar Estatuan soilik dagoen ideia bat denean.
Respuesta #8
el 2 de abril a las 22:00
posta bat ireki nuen oraintzu jakiteko suen eritzia zer egingo zuten messik orain 140 urte ia emaitzak izango ziren berdiñak hala txarragoak.

Ñañarri , barruko bat bidali dotzut nahi badozu erzntzun.

SE MORIRÁN LOS SEGUIDORES DE LA REAL , SUS HIJOS , SUS NIETOS , SUS BIZNIETOS , TATARANIETOS Y ASÍ HASTA EL INFINITO QUE NUNCA TENDRÁN EL PALMARES DEL ATHLETIC AUNQUE ESO SI PODRÁN PRESUMIR DE UN TITULO QUE NO TENEMOS EL SEGUNDA

Respuesta #9
el 2 de abril a las 22:03
Nik ez nuen Pele, Di Estefano ezta Cruiff ikusteko aukerarik, beraz nirea iritzi partzial besterik ez da. Hori bai, zenbat eta Maradona gehiago ikusi, orduan eta maitemunduago nago bere jokoarekin. 80 hamarkadan Goikoren aferak begiak estaltzen zizkidan. Gaur, berriz, naturaltasun gehiagoz ikusten dut Pelusa, eta zorogarria iruditzen zaizkit egiten zituen gauza guztiak. Baina, batez ere, bere nortasuna zelaigunean. Berak bakarrik irabazi zuen Mexiko Munduko Txapelketa.Hori da falta zaiona Messiri.
Respuesta #10
el 2 de abril a las 22:51
Cita de Lekuona:

Zer irabazi zuen maradonak klub mailan???? bartzelonan zer irabazi zuen???? Messin datuekin alderatuta tituloak,golak,asistentziak, eguna bai eta eguna ere bai bere maila emanez, 15 urte ikaragarrizko mailan.
Napolesekin egin zuena ikusgarria, esaten da maradona eta beste 10 zirela napolesen, beste ia 10ak euran selekzioetan jokatzen, baten bat munduko txapeldun italiarekin.
Messin datuak konparaeziñak dire! Urte guztietan maila emanez. Ikusgarria!
Respuesta #11
el 3 de abril a las 09:44
Hombre, Maradona a nivel de clubs ganó. Liga y copa en el Calcio además en la época dorada del Calcio. Creo recordar que también ganó la UEFA y en la Copa de Europa también anduvo cerca algún año.
A nivel de selecciones no hace falta decir lo que consigio.

Aún así y todo, aunque para mi, técnicamente Maradona era superior , creo que el mejor jugador es Messi, simplemente porque lleva ya cerca de 15 años a ún nivel superlativo, con el único pero de la Selwccion argentina, mientras que Maradona tuvo altibajos y no tuvo ninguna constancia.
Respuesta #12
el 3 de abril a las 17:40
Ez dago esan beharrik Messi zer lortu duen. Bere zenbakiak konparaezinak dira. Eta ez dut zalantzan jarri bere kalitatea. Solo faltaria. Kontua da Maradonak ez zituela inondik inora Messik dituen taldekideak. Maradonak irabazi zuen munduko txapelketa bat ia bera bakarrik. Napolesen lortutakoa ia sinestezina. Esan nahi dut ia ez zitzaiola axola taldekideen kalitate eskasa. Bera eta beste hamar. Noski, burua ez zuen pentsatzeko, eta bukatu zen dakigun moduan. Baina kalitate aldetik, nire ustez gorena.
Respuesta #13
el 3 de abril a las 21:07
oraintzu ireki nuen posta bat erderaz ezateko nire eritziz ezin direla komparatu betiko jokalaria k o sea oraingokoak edo orain 140 urtekoak ze gaaldetuko nuke ( no se escribir en euskera en que baremos nos fiariamos para decir esto o lo otro ) , baina hori ezanda egia da messi dela onena bere gizalditan.grrrrr

SE MORIRÁN LOS SEGUIDORES DE LA REAL , SUS HIJOS , SUS NIETOS , SUS BIZNIETOS , TATARANIETOS Y ASÍ HASTA EL INFINITO QUE NUNCA TENDRÁN EL PALMARES DEL ATHLETIC AUNQUE ESO SI PODRÁN PRESUMIR DE UN TITULO QUE NO TENEMOS EL SEGUNDA

Respuesta #14
el 4 de abril a las 21:56
Cita de Lekuona:
Ez dago esan beharrik Messi zer lortu duen. Bere zenbakiak konparaezinak dira. Eta ez dut zalantzan jarri bere kalitatea. Solo faltaria. Kontua da Maradonak ez zituela inondik inora Messik dituen taldekideak. Maradonak irabazi zuen munduko txapelketa bat ia bera bakarrik. Napolesen lortutakoa ia sinestezina. Esan nahi dut ia ez zitzaiola axola taldekideen kalitate eskasa. Bera eta beste hamar. Noski, burua ez zuen pentsatzeko, eta bukatu zen dakigun moduan. Baina kalitate aldetik, nire ustez gorena.

Napolesen 8 internacional taldean, italiako munduko txapeldun baten bat. Bartzelonan shuster, carrasco,alexanco etabar oso txarrak ziren bai..
konparatu nahi badogu gaur eguneko futbolarekin, la mano de dios gol hura ez zan iñoz gertatuko,eta agian ezban inglaterra irabaziko.

¿Qué son esos iconos?

Temas nuevos desde tu última visita.

Temas con mensajes nuevos desde tu última visita.

Reiniciar fecha de acceso