Alcoyanok Liga izorratu zigun 1945-46 denboraldian

Mensajes: 2.066
Registro: 24/04/2014

Publicado el 28 de enero a las 02:51
Editado 1 veces - Última vez el 28 de enero a las 03:01
Leído: 719
1946ko martxoaren 25ean, 14 taldek osatzen zuten Liga batetako 25 jardunaldia zen jokoan. Athletic lidertzan zen, 33 punturekin, baina Sevilla eta Bartzelonarekin berdinduta. Gainera bi hauek elkarren kontra jokatu behar zuten Ligako azken jardunaldian, Les Corts zelaian.

Igande horretan Alcoira joan behar ginen, bigarren mailara jaistea saihestu nahi uen Alcoyanoren kontra jokatzeko (puntu bateko abantaila zuten Espanyoleikiko).

Ba azkenean 3-2 galdu genuen. Venanciok sartu zuen oso goiz, baina Alcoyanok irauli egin zuen markagailua 2-1 aurrea hartuz. Gainzak berdindu egin zuen eta epaileak penalti bat kendu omen zigun; baina azkenean Alcoyanok lortu zuen bigarren zatian berriz aurrea hartzea: 3-2 eta hala bukatu zen partida. Telmo Zarrak ez zuen jokatu.

Jardunaldi horretan Sevillak 3-0 irabazi zion Oviedori, eta Bartzelonak 1-1 bedindu zuen Castellonen kontra, beraz, Sevillak hartu zuen lidertza eta akabo gure aukerak (Sevillak 35 puntu, Batzelonak 34 eta guk 33). Azken jardunaldian Sevillak Bartzelonan 1-1 berdinduta bere historiako Liga bakarra irabazi zuen (bide batez, guk azken jardunaldian Atletico Aviacionen kontra 0-2 galdu genuen). Anekdota: Alcoin galdu eta hurrengo egunean, martxoaren 26an, Alexander Alekhine xakean munduko txapelduna zena hil egin zen.

Esan beharra dut tranpa pixka bat egin dudala "clickbait"-arekin izenburu hori jarriz izan ere, ziurrenik Alcoyanori irabazita ere ez genuen Liga irabaziko. Zergatik lider baginen? Ba hain zuzen lider ginen hirunako berdinketan ginelako Sevilla, Bartzelona eta hirurok, eta hirunako berdinketan bai hiruretan goal-average orokor hobea genuelako eta bai hiruren arteko emaitza partikularretan baita ginela lider (Bartzelonari 2-1 eta 0-6 irabazi genion); baina Sevillaren kontra buruz buruko average okerragoa genuen: 4-2 galdu genuen Sevillan eta 4-3 irabazi San Mamesen. Jardunaldan eman ziren emaitza horiek emango balira, nahiz eta guk Alcoin irabazi, orudan Sevilla eta biok geratuko ginake lehen postuan, baina lidertza andaluziarrena izango zatekeen (hori bai, azkenengo partidan Les Cortsen irabazi beharra izango zuketen, berdinketa ez zitzaioketen balekoa izango).

Beno, beraz, Alcoyano ez zen errudun bakarra izan, ez dut pikerik egin nahi, soilik gure historia pixka bat gogorarazi.

Egia esan oso zorte txarra izan genuen aro horretan. 1946-1947 Liga ere irabazteko izan ginen: azken jardunaldian Deportivori Riazorren irabazi behar genion (eurek irabazi egin behar zuten lehen mailan jarraiteko) eta azkenean 3-3, gu Liga gabe (Valentziak irabazi zuen) eta Deportivo bigarren mailara.

Gainera 1948-1949ko Kopako finala galdu genuen, Valentziaren kontra, 1-0, Valentziaren atezain Eizagirre hernaniarraren partida on baten ostean.

Gaceta del Norteko kronika, martxoaren 27 asteazkenekoa

Partidaren fitxa Athleticen webgunean

Respuestas al tema

Mostrando (1 - 7) de 7 respuestas

Respuesta #1
el 28 de enero a las 05:02
Cita de Ñañarri:

Espero dut gaurko emaitza ez dela holakorik izango, alderantzkoa hau da 2-3 ondo legoke.

Euskalduna eta jaio nintzenetik ATHLETIC ZALE

ATHLEEEEEEEEEEETIC    EUUUPP!!!!

GORA Euskadi Askatuta!!!

Respuesta #2
el 28 de enero a las 10:18
Egun on dagizuela, euskaldun zurigorriok

Lehendabizi, mila esker Ñañarri gure Historiako pasarte horiek gogora ekartzeagatik.

Eta zuri, Pimpollo, esan harritu egiten nauzula zelako indarrez ixartzen zaren ikusita. Eutsi goiari, gizona!

Barrura bolie!
Aupa Athletic!

Daukanak daukanetik, ez daukanak bihotzetik

Respuesta #3
el 28 de enero a las 10:56
Editada el 28 de enero a las 11:00
   
   Agian garai hartan buruz-buruko goal average ez ziren hartzen kontutan, edo hiruren arteko berdinketak ebazteko erizpideak ezberdinak ziren gaurkoekin konparatuz.

   Beraz ba liteke izenburu hori guztiz gaizki ez izatea.

Cuando no sepas a dónde vas, mira de dónde vienes...

   "Gentlemen, it has been a privilege playing with you tonight".
    Wallace Hartley, Bandleader Of The Titanic Band

Respuesta #4
el 28 de enero a las 11:11
Editada el 31 de enero a las 16:03
Dreamer, esango nuke kontuan hartzen zela. Hurrengo denboraldian, 1946-47an bigarren egin genuen, Valentzia txapeldunarekin puntuka berdinduta (azken jardunaldian Deportivori irabazi bagenio...).

Guk goal-average orokor hobea genuen, baina buruz-burukoan Valentziak hobea izan zuen, San Mamesen zein Mestallan irabazi baitzigun (0-1 eta 1-0).

Gero, gainera, gogoan duzue 1930-31 Liga? Bartzelonari 12-1 irabazi genion Liga, non Racingekin eta Realarekin puntuka berdindu genuen... Behin, beste gauza bat begiratzen ari nintzela garaiko egunkarietan, Liga hori "jarraitzeko" aprobetxatu nuen, eta egunkariek Liga bukatu baino jardunaldi bat lehenago Athletic txapelduntzat jotzen zuten, hain zuzen ere bai kantabriarrek eta bai donostiarrek baino buruz-buruko average hobea zuelako.

Beraz, edo lehen kontutan hartzen zen, gero ez eta uda horretan berriz aldatu zuten (ez dut uste) edo 1945-46 Ligan ere kontutan hartzen zen (posibleena).
Respuesta #5
el 28 de enero a las 13:35
Cita de Ñañarri:
Dreamer, esango nuke kontuan hartzen zela. Hurrengo denboraldian., 1946-47 denboraldian bigarren egin genuen, Valentziarekin puntuka berdinduta (azken jardunaldian Deportivori irabazi bagenio...).

   Zuk esaten baduzu hala izango zen. Hala eta guztiz ere garai hartan oso arruntak ziren berdinketa apurtzeko partiduak, normalean zelai neutralean jokatuz.

Cuando no sepas a dónde vas, mira de dónde vienes...

   "Gentlemen, it has been a privilege playing with you tonight".
    Wallace Hartley, Bandleader Of The Titanic Band

Respuesta #6
el 28 de enero a las 13:53
Editada el 28 de enero a las 13:54
Cita de dreamer:
Cita de Ñañarri:
Dreamer, esango nuke kontuan hartzen zela. Hurrengo denboraldian., 1946-47 denboraldian bigarren egin genuen, Valentziarekin puntuka berdinduta (azken jardunaldian Deportivori irabazi bagenio...).

Guk goal-average orokor hobea genuen, baina buruz-burukoan Valentziak hobea izan zuen, San Mamesen zein Mestallan irabazi baitzigun (0-1 eta 1-0).

Gero, gainera, gogoan duzue 1930-31 Liga? Bartzelonari 12-1 irabazi genion Liga, non Racingekin eta Realarekin puntuka berdindu genuen... Behin, beste gauza bat begiratzen ari nintzela garaiko egunkarietan, Liga hori "jarraitzeko" aprobetxatu nuen, eta egunkariek Liga bukatu baino jardunaldi bat lehenago Athletic txapelduntzat jotzen zuten, hain zuzen ere bai kantabriarrek eta bai donostiarrek baino buruz-buruko average hobea zuelako.

Beraz, edo lehen kontutan hartzen zen, gero ez eta uda horretan berriz aldatu zuten (ez dut uste) edo 1945-46 Ligan ere kontutan hartzen zen (posibleena).

   Zuk esaten baduzu hala izango zen. Hala eta guztiz ere garai hartan oso arruntak ziren berdinketa apurtzeko partiduak, normalean zelai neutralean jokatuz.

Nik ez dut baieztatzen modu borobilean, ez dut garaiko araudia ezagutzen, baina logika aplikatuz hala dela ematen du.

Berdinketa-hausteko partidak jokatu ohi ziren, baina Ligan ez dut ezagutzen bat bera ere, bai ordea Kopan, sailkapen-kanporaketetan, promozioetan eta abar.
Respuesta #7
el 29 de enero a las 23:08
Ondo dago hau jakitea.

¿Qué son esos iconos?

Temas nuevos desde tu última visita.

Temas con mensajes nuevos desde tu última visita.

Reiniciar fecha de acceso