Hau da San Mames

Mensajes: 1.418
Registro: 20/09/2010

Publicado hace 6 horas y 37 minutos
Leído: 887

Utrerako batek esan zuen izugarrizko partida ondoren: hau da San Mames!… bai, eta hau da Athletic, diñot nik ere bai.
Agian denok egin beharko genuke gogoeta bat:
Hau da nire taldea, eta hala nahi dut. Borrokan, sufritzen… eta batzuetan gozatzen, jakiña. Guretzat ia ezinezkoa da liga edo Txapeldunen Liga irabaztea. Noizean behin koparen bat bai, edo Europan zeozer lortu dezakegu. Baina ezin ba dugu, berdin, ni beti taldearekin, eta taldea beti gurekin, zaleekin.

Danok batera gure Athleticen alde. Horretarako joaten naiz ni San Mamesera, bestela kale

AUPA ATHLETIC!






Zaindu zurea. Zaindu gurea.



Respuestas al tema

Mostrando (1 - 5) de 5 respuestas

Respuesta #1
hace 4 horas y 38 minutos
La verdad que hoy hemos estado mucho mejor, el momento de la parada del penalti, creo que a alguno se le ha roto un tímpano!!! Que espectáculo es cuando san Mamés ruge y que poco lo valoramos!!!
Vamos a estar todos juntos, que todavía puede acabar bien esta temporada!!!

las categorías no indican la calidad de un club. por afición, por filosofía, por orgullo, por historia, por sentimiento, siempre seremos de primera. ATHLETIC BETI ZUREKIN. Mejor en segunda que con extranjeros-

Respuesta #2
hace 1 hora y 35 minutos
Editada hace 1 hora y 30 minutos
Cita de aretabeti:

Utrerako batek esan zuen izugarrizko partida ondoren: hau da San Mames!… bai, eta hau da Athletic, diñot nik ere bai.
Agian denok egin beharko genuke gogoeta bat:
Hau da nire taldea, eta hala nahi dut. Borrokan, sufritzen… eta batzuetan gozatzen, jakiña. Guretzat ia ezinezkoa da liga edo Txapeldunen Liga irabaztea. Noizean behin koparen bat bai, edo Europan zeozer lortu dezakegu. Baina ezin ba dugu, berdin, ni beti taldearekin, eta taldea beti gurekin, zaleekin.

Danok batera gure Athleticen alde. Horretarako joaten naiz ni San Mamesera, bestela kale

AUPA ATHLETIC!







Beti egongo gara taldiegaz, geurko erantzune ikustiegaz nahiko da jakiteko afiziñoak dekogun leialtasune. Ia 48.000 ikusle astearte baten denboraldi oso makal baten azken txanpan, eztot uste beste lehen mailako talde baten holako egoeran holako erantzune emoten daben beste afiziñorik dauenik. Beti zurekin ezta marketing esaldi huts bat, benetako sentimendu sendo, sakon eta tradizional bat baizik.

Baina horrek eztau esan nahi kritikoak ez garen izan bear, ezta antzerako kompromesu bat eskatu jokalariari. Eta aurtengoa dezepzio itzela izan da, taldiek eztau neurrize emon. Aurreko urtietako ibilbide ilusionagarria guztiz apurtu dogu. Gauza asko berriztatzea tokatzen iaku, baina edozetara denboraldi makala, oso makala.

Eta beste gauza bat, eskertuko genuke, geurkoan bezala, etorkizunean sarreren prezioak zerbait merketzea zale guztiok Athleticen gozatzeko. San Mamesera joatea zaila eta diru aldetik guztiz neurriz kanpokoa biurtu da bazkideak ez garenentzako, Eta hori bazkideentzako errespetu guztiarekin esaten dut egiten duten esfortzu ekonomikoarengatik urteko abonuaz. Futbola oso garestize biurtu da, baina bereziki gure Athletic.

Halo on fire

Respuesta #3
hace 1 hora y 31 minutos
Harmailaren partetik partidaren irakurketa hobetu behar da, 10ekin zaudenean, erasotua, gainditua,... utzi abesti luze eta errepikakorrak alde batera eta zentratu zaitez oinartizko gauzetan: txistuak arerioak baloia daukanean, presioa epaileari eta babes abesti labur, sinpleak gure jokalariek alde.

Goizeko bostak, ez dut ezta 5 ordu egin lo, gosaltzen lanera joateko,...poz pozik atzoko garaipenarekin.
Respuesta #4
hace 1 hora y 13 minutos
Oso ondo Herri Harmaila egon zan, baita beste harmailak batzutan ere. Ez zitzaidan batere gustatu partida bukatu aurretik joan zen jende ugari, 8 minutu luzapenean eta 10 jokalariekin geunden…kasu hoietan batipat taldeak athleticzaleok behar gaitu eta ezin diogu kale egin.

AupaAthletic! Partidaz partida, puntuak gehitzen.

Euskalduna eta jaio nintzenetik ATHLETIC ZALE

ATHLEEEEEEEEEEETIC    EUUUPP!!!!

GORA Euskadi Askatuta!!!

Respuesta #5
hace 15 minutos
Guztiz ados. Horrelakoetan bizitzen dana, ostiaaa...Gora gu ta gutarrak!!!

¿Qué son esos iconos?

Temas nuevos desde tu última visita.

Temas con mensajes nuevos desde tu última visita.

Reiniciar fecha de acceso