Beltzez partida bat San Mamesen? (BBri omenaldia)

Mensajes: 2.396
Registro: 24/04/2014

Publicado el 4 de abril a las 15:39
Leído: 3.051
Kaixo:

Pixka bat ezberdina den gai batekin nator oraingoan (agian pixka bat xelebrea baita).

Lehengoan Bilbao Basketek balentria lortu zuen, europar lehiaketa baetarako finalerako txartela lortu zuen, dena kontra zuela. Esan behar dut ni ez naizela Bilbao Basketen zalea, ez naiz oso saskibaloizalea eta "bat aukeratu beharrean" Baskonia aukeratuko nukeela. Beraz, ez dut interes pertsonalik planteatuko dudan honetan.

2021 urtean, zorgaitzeko bi final hnaek jokatu genituenean, Bilbao Basketen etxean, Miribillan, partidaren bat zurigorriz jokatu zuen. Niri halako gauzak ez zaizkit gustatzen, egin zutenean gaizki iruditu zitzaidan (klub bakoitzak bere nortasunari eutsi behar diola uste baitut), baina egin hala egin zuten, Athletici omenaldi moduan.

Beraz, orain Bilbao Basketek lorpena erdietsi duela, zer iruditzen zaizue Athleticen etxean partidaren abt beltzez jokatzea? Niri alde batetik ez zait gustatzen, esan dudan moduan, halako gauzen oso zalea ez naiz, baina bestalde esker onekoak izan behar garela ere uste dut.

Respuestas al tema

Mostrando (16 - 22) de 22 respuestas

Respuesta #16
el 5 de abril a las 00:19
Cita de barria33:
Cita:

Saskibaloian Athleticen eredua edukitzea ezinezkoa da. Are gehiago, debekatuta dago, lehen behintzat (atzerritarrak eduki BEHAR dituzu).

Ni betidanik Penyazalea izan naiz. Baina BB Bizkaiko taldea da, beraz, "nire" taldea.

Eta BBko jolalariak San Mamesera joaten dira Athletic animatzera (bideo dibertigarriren bat dago).

Edozein kasutan, nire ustez, keinu bat izatea ondo legoke. Are gehiago, marketinga aprobetxatzeko balioko balu.

Kontua ez da eredu ezberdina izatea, baizik eta kontrakoa izatea; eta Bilbao Basket-ek urte asko daramatza Athleticen ereduaren kontrakoari eusten. Zilegia, baina eredu horrek ez du nire kariñoa jasoko.

Zilegia zure kariñoa ez jasotzea.
Nirea, orden, bai. Zilegia hori ere.

Ez dut uste ACBn jarraitzeko beste aukerarik daukanik.

Dicen que el tiempo y el olvido son como hermanos gemelos
que vas echando de más lo que un dia echaste de menos

Respuesta #17
el 5 de abril a las 00:55
Cita de barria33:
Cita de aretabeti:

Neuk ez dut ikusten.

Neretzat Bilbao Basketen eredua Athleticen kontrakoa da, hain zuzen ere.

ESTU-DIANTES!!

(Badakit nire iritzia ez dela hemengoa baña…    )

+100000
Dicen que se ha muerto Garibaldi

Tienemalakara, baña bizirik dago…

Zaindu zurea. Zaindu gurea.

Respuesta #18
el 5 de abril a las 06:44
Cita de TIKO-TIKO:
Cita de aretabeti:

Neuk ez dut ikusten.

Neretzat Bilbao Basketen eredua Athleticen kontrakoa da, hain zuzen ere.

ESTU-DIANTES!!

(Badakit nire iritzia ez dela hemengoa baña…    )

Saskibaloian Athleticen eredua edukitzea ezinezkoa da. Are gehiago, debekatuta dago, lehen behintzat (atzerritarrak eduki BEHAR dituzu).

Ni betidanik Penyazalea izan naiz. Baina BB Bizkaiko taldea da, beraz, "nire" taldea.

Eta BBko jolalariak San Mamesera joaten dira Athletic animatzera (bideo dibertigarriren bat dago).

Edozein kasutan, nire ustez, keinu bat izatea ondo legoke. Are gehiago, marketinga aprobetxatzeko balioko balu.

Ez da egia. Izan ere arau bat atera zen joera taldeak atzerritarrez betetzea zelako. Legeak zioen talde bakoitzak gutxienez 3 jokalari "seleccionable" (Espainiarekin) izan behar zituela.
Ni oso saskibaloizalea naiz eta Caja Bilbao zalea nintzen. BB irabaztea gustatzen zait, baina inoiz ez nau guztiz engantxatu.
Askoz gehiago gustatzen zait Estu ala Penya-ren eredua.
Respuesta #19
el 5 de abril a las 08:45
Cita de intxaursalsa:

Bai, kupoen legea. Baina nik esaten dudan araua zaharragoa da. Orain dela hainbat urte ezarrita zegoen hainbat atzerritar izan behar zenituela taldean taldearen kalitatea bermatzeko. Ondo gogoratzen dut. Izan ere, talde batek arazo bat izan zuen atzerritarrak lesionatuta zituelako partida baterako eta atzerritarren fitxak aurkeztu behar zituen arautegia betetzeko.

Bigarren pasartearekin guztiz ados.

Dicen que el tiempo y el olvido son como hermanos gemelos
que vas echando de más lo que un dia echaste de menos

Respuesta #20
el 5 de abril a las 09:07
Ez dot ulertzen zergaitik jokatu behardan kamiseta baltzarekin. Ez dago bezte aukerarik ???. Baltza beti da baltza. Gure kamiseta zurigorria da.

El León se come a la cebra

Respuesta #21
el 5 de abril a las 09:08
Cita de Tokio blues:
Aurten gure laugarren Kamiseta beltza da, ez legoke txarto kamiseta hori erabiltzea. Gainera laugarren kamiseta hau partidu batean besterik ez dugu erabili.

Ideia ona litzateke. Eta partida jokatu aurretik jokalariek zelaira atera kartel batekin adore ematen.

Love ♥️ the game ⚽, hate 😡 the business 💶

Respuesta #22
el 5 de abril a las 11:12
Editada el 5 de abril a las 11:13
.

Dicen que el tiempo y el olvido son como hermanos gemelos
que vas echando de más lo que un dia echaste de menos

¿Qué son esos iconos?

Temas nuevos desde tu última visita.

Temas con mensajes nuevos desde tu última visita.

Reiniciar fecha de acceso