Beltzez partida bat San Mamesen? (BBri omenaldia)

Mensajes: 2.396
Registro: 24/04/2014

Publicado el 4 de abril a las 15:39
Leído: 3.050
Kaixo:

Pixka bat ezberdina den gai batekin nator oraingoan (agian pixka bat xelebrea baita).

Lehengoan Bilbao Basketek balentria lortu zuen, europar lehiaketa baetarako finalerako txartela lortu zuen, dena kontra zuela. Esan behar dut ni ez naizela Bilbao Basketen zalea, ez naiz oso saskibaloizalea eta "bat aukeratu beharrean" Baskonia aukeratuko nukeela. Beraz, ez dut interes pertsonalik planteatuko dudan honetan.

2021 urtean, zorgaitzeko bi final hnaek jokatu genituenean, Bilbao Basketen etxean, Miribillan, partidaren bat zurigorriz jokatu zuen. Niri halako gauzak ez zaizkit gustatzen, egin zutenean gaizki iruditu zitzaidan (klub bakoitzak bere nortasunari eutsi behar diola uste baitut), baina egin hala egin zuten, Athletici omenaldi moduan.

Beraz, orain Bilbao Basketek lorpena erdietsi duela, zer iruditzen zaizue Athleticen etxean partidaren abt beltzez jokatzea? Niri alde batetik ez zait gustatzen, esan dudan moduan, halako gauzen oso zalea ez naiz, baina bestalde esker onekoak izan behar garela ere uste dut.

Respuestas al tema

Mostrando (1 - 15) de 22 respuestas

Respuesta #1
el 4 de abril a las 16:07
Ez dakit kamiseta beltzarekin jokatu behar den ala ez, baina hurrengo San Mamesen partidan beraiekin detaile bat egon beharko litzateke.

En cualquier club harás historia, pero si te quedas en el Athletic serás leyenda.
----------------------------------------
Competimos así porque queremos.
----------------------------------------
Grande Jose Iragorri

Respuesta #2
el 4 de abril a las 16:15
Eta... zergatik ez tradizio bat sortu?
Adibidez, igandeetan etxean galtza eta galtzerdi zuriekin jolastea. Lakers antzera.
Respuesta #3
el 4 de abril a las 16:49
Editada el 4 de abril a las 16:49
Niri ez litzaidake axola Athleticek beltzez jokatzea.

kamiseta beltz bat nahiko nuke gure bigarren ekipamendu gisa. Izan ere,lehoi beltzaren kamiseta izan zen gehien gustatu zitzaidanetako bat.


Un equipo grande no es el que gana todos los partidos, sino el que nunca se da por vencido

Respuesta #4
el 4 de abril a las 17:14
Cita de _txutxo:
Niri ez litzaidake axola Athleticek beltzez jokatzea.

kamiseta beltz bat nahiko nuke gure bigarren ekipamendu gisa. Izan ere,lehoi beltzaren kamiseta izan zen gehien gustatu zitzaidanetako bat.



Orokorrean uste dot jendeari asko gustatu jakola ta oso ondo saldu zirela.
Gaur egun nahikotxo ikusten dira hainbeste urte pasatu ostean.

Bidea dogu helburu

Respuesta #5
el 4 de abril a las 17:19
Cita de AKRATATH:
Cita de _txutxo:
Niri ez litzaidake axola Athleticek beltzez jokatzea.

kamiseta beltz bat nahiko nuke gure bigarren ekipamendu gisa. Izan ere,lehoi beltzaren kamiseta izan zen gehien gustatu zitzaidanetako bat.



Orokorrean uste dot jendeari asko gustatu jakola ta oso ondo saldu zirela.
Gaur egun nahikotxo ikusten dira hainbeste urte pasatu ostean.


Ados. Gainera, kamiseta beltzak argaltzen gaitu.

Un equipo grande no es el que gana todos los partidos, sino el que nunca se da por vencido

Respuesta #6
el 4 de abril a las 17:23
Iaz, Athletic finalerako sailkatu zenean, BBk kamiseta berezia atera zuen, leoi batekin.
Ez da omenaldia bakarrik, marketinga ere bada.

Castore???? Non zaude????

Dicen que el tiempo y el olvido son como hermanos gemelos
que vas echando de más lo que un dia echaste de menos

Respuesta #7
el 4 de abril a las 17:26
Cita de TIKO-TIKO:
Iaz, Athletic finalerako sailkatu zenean, BBk kamiseta berezia atera zuen, leoi batekin.
Ez da omenaldia bakarrik, marketinga ere bada.

Castore???? Non zaude????


Arrazoia daukazu, horrexegatik beltzez jantzita edo detaileren bat eduki beharko luke Athleticek.
Respuesta #8
el 4 de abril a las 17:29
Cita de _txutxo:
Niri ez litzaidake axola Athleticek beltzez jokatzea.

kamiseta beltz bat nahiko nuke gure bigarren ekipamendu gisa. Izan ere,lehoi beltzaren kamiseta izan zen gehien gustatu zitzaidanetako bat.



Nik oraindik badaukat lehoi beltzarekin kamiseta eta oso polita da, nire ustez.

Zurigorria erabiltzen dut, baina kamiseta hori eta bere garaian atera zutena, Manchesterren erabili zena, biak, asko gustatzen zaizkit eta biak dauzkat.
Respuesta #9
el 4 de abril a las 17:30
Aurten gure laugarren Kamiseta beltza da, ez legoke txarto kamiseta hori erabiltzea. Gainera laugarren kamiseta hau partidu batean besterik ez dugu erabili.

“Maldigo la poesía concebida como un lujo cultural por los neutrales”

Gabriel Celaya

Respuesta #10
el 4 de abril a las 19:03


Neuk ez dut ikusten.

Neretzat Bilbao Basketen eredua Athleticen kontrakoa da, hain zuzen ere.


ESTU-DIANTES!!

(Badakit nire iritzia ez dela hemengoa baña…    )

Zaindu zurea. Zaindu gurea.


Respuesta #11
el 4 de abril a las 19:57
Cita de aretabeti:


Neuk ez dut ikusten.

Neretzat Bilbao Basketen eredua Athleticen kontrakoa da, hain zuzen ere.


ESTU-DIANTES!!

(Badakit nire iritzia ez dela hemengoa baña…    )


Erabat ados .

Zu zara nagusia !!

Respuesta #12
el 4 de abril a las 20:13
Cita de aretabeti:


Neuk ez dut ikusten.

Neretzat Bilbao Basketen eredua Athleticen kontrakoa da, hain zuzen ere.


ESTU-DIANTES!!

(Badakit nire iritzia ez dela hemengoa baña…    )


Saskibaloian Athleticen eredua edukitzea ezinezkoa da. Are gehiago, debekatuta dago, lehen behintzat (atzerritarrak eduki BEHAR dituzu).

Ni betidanik Penyazalea izan naiz. Baina BB Bizkaiko taldea da, beraz, "nire" taldea.

Eta BBko jolalariak San Mamesera joaten dira Athletic animatzera (bideo dibertigarriren bat dago).

Edozein kasutan, nire ustez, keinu bat izatea ondo legoke. Are gehiago, marketinga aprobetxatzeko balioko balu.

Dicen que el tiempo y el olvido son como hermanos gemelos
que vas echando de más lo que un dia echaste de menos

Respuesta #13
el 4 de abril a las 21:03
Editada el 4 de abril a las 21:05
Cita de Tokio blues:
Aurten gure laugarren Kamiseta beltza da, ez legoke txarto kamiseta hori erabiltzea. Gainera laugarren kamiseta hau partidu batean besterik ez dugu erabili.


Eta Vallecas-en. Kasualitatez, hurrengo partidua San Mamés-en Rayo Vallecano-ren aurka da.

Athletic! Athletic! Zu zara nagusia!!!!

A por el Katxi con asas!!!

Respuesta #14
el 4 de abril a las 23:41
Cita de aretabeti:


Neuk ez dut ikusten.

Neretzat Bilbao Basketen eredua Athleticen kontrakoa da, hain zuzen ere.


ESTU-DIANTES!!

(Badakit nire iritzia ez dela hemengoa baña…    )

+100000
Dicen que se ha muerto Garibaldi
Respuesta #15
el 4 de abril a las 23:44
Cita de TIKO-TIKO:
Cita de aretabeti:


Neuk ez dut ikusten.

Neretzat Bilbao Basketen eredua Athleticen kontrakoa da, hain zuzen ere.


ESTU-DIANTES!!

(Badakit nire iritzia ez dela hemengoa baña…    )


Saskibaloian Athleticen eredua edukitzea ezinezkoa da. Are gehiago, debekatuta dago, lehen behintzat (atzerritarrak eduki BEHAR dituzu).

Ni betidanik Penyazalea izan naiz. Baina BB Bizkaiko taldea da, beraz, "nire" taldea.

Eta BBko jolalariak San Mamesera joaten dira Athletic animatzera (bideo dibertigarriren bat dago).

Edozein kasutan, nire ustez, keinu bat izatea ondo legoke. Are gehiago, marketinga aprobetxatzeko balioko balu.

Kontua ez da eredu ezberdina izatea, baizik eta kontrakoa izatea; eta Bilbao Basket-ek urte asko daramatza Athleticen ereduaren kontrakoari eusten. Zilegia, baina eredu horrek ez du nire kariñoa jasoko.

¿Qué son esos iconos?

Temas nuevos desde tu última visita.

Temas con mensajes nuevos desde tu última visita.

Reiniciar fecha de acceso