Athleticen Baloreak
Alde guztietan, Euskal Herrian eta kanpoan, Athletic ezberdina dela esaten da. Zuzendaritza Batzordeak lelo bat jarri du: Unique in the world
Hori esatea marketing bezala ondo dagoen arren, zeintzuk pentsatzen dituzue direla Athleticek dituen baloreak?
Nireak honako hauek dira, garrantziaren arabera:
- Euskal Herria munduan erakusten du.
- Profesionaleen artean elkarlaguntza filosofia lantzen du.
- Zaleen eta profesionaleen artean komunikazioa lantzen du.
- Aukeratzeko jende gutxi izan arren, munduko talde onenen kontra jokatuz lehiakorra izan eta maila jaitsi barik mantentzea.
- Kirol Elkartea izatea, non erabaki garrantzitsuenak bakideok hartzen ditugun.
Zeintzuk dira zureak?
Euskalduna eta jaio nintzenetik ATHLETIC ZALE
ATHLEEEEEEEEEEETIC EUUUPP!!!!
GORA Euskadi Askatuta!!!

Respuestas al tema
Mostrando (1 - 3) de 3 respuestas
Respuesta #1
hace 7 horas y 56 minutos
hace 7 horas y 56 minutos
- Niri bertakotasun sentzazioa gehiago sentitzearazten nau.
- Bereziak garela baieztatu
- Harrotasunez hartzea irabaztean eta galtzean baita ere.
- Bereziak garela baieztatu
- Harrotasunez hartzea irabaztean eta galtzean baita ere.
Respuesta #2
hace 7 horas y 3 minutos
hace 7 horas y 3 minutos
Niretzat identifikazioak eta hurbiltasunak balio handia daukate.
Denok ezagutzen dugu Athleticen ibili den norbait, Lezaman dabilen norbaiten senitartekoa, gure eskolan/ikastolan ibilitako baten bat gerora Athleticen ibili zena... Non gerta liteke herri bereko, ikastola bereko eta koadrila bereko bi lagun Old Trafforden aritzea titulu handi bat lortzeko borrokan?
Herritik sortutako talde bat badago munduan, goi mailan lehiatzen, hori gurea da, ñabardurak ñabardura (nola ez dira egongo ba elitean). Eta hori gauza handia da.

Respuesta #3
hace 6 horas y 29 minutos
hace 6 horas y 29 minutos
Bai, baloreen taldea dela Athletic onartuta dago munduan. Hala ere, Foro honetan partehartzaile batzuen kontrabalore dezente ikusten ari naiz. Esaterako:
- Inbidiak jokalariak
- Gezurrak zabaldu jokalarien jarrera dela eta
- Jokalari batzuei irainak bota
- Parte hartzaile batzuei begirune ez edukitzea…
Autokritika egin eta jarrera zuzendu, Athleticen eredua edukitzea da bidea.