1930: Alavesen harrera Kopako txapeldun Athletici

Mensajes: 2.400
Registro: 24/04/2014

Publicado ayer a las 15:37
Leído: 1.031
1929-1930 denboraldia Athleticen historiarako gogoangarria zen denboraldia izan zen. Urte horetan liga partida bakar bat galdu gabe irabazi genuen, eta gainera gure historiako lehen bikotea lortu genuen, 1930ko ekainaren 1ean Kopako finalean Real Madrili 3-2 irabazi ostean.

Gabarra aurreko garaiak ziren, eta beraz, omenaldia taldearen autobusa (eta honekin batera zekarren zalez betetako kotxe partikularren jarraigoa) herri ezberdinetan geratzean egiten zitzaion. Bai finala jokatu behar zen tokira joatean eta baita handik itzultzean kotxe-karabana sortzen zen. Irabazten baldin bazen Bizkaiko hainbat herritan gelditzen zen autobusa Bilbon bidaia bukatu arte.

Baian ez bakarrik Bizkaian. 1930ean, finala osteko egunean, ekainaren 2an, lehen omenaldia Haron izan zuten, bazkarian. Gero arratsaldean Gasteizera iritsi ziren, eta han ere harrera beroa zian zuten. Hala ere, nabarmenena da piskolabis-omenaldia, txanpainarekin abtera Deportivo Alavesek antolatu zuela bere egpoitza sozialean,e ta jokalari zein zuzendari babazorroek ere parte ahrtu zutela. Omenaldian, bi taldeetako jokalariek elkarri animo-oihuak bota zizkioten, eta bukatzean, zal gasteiztar batzuk, euren kotxez Athleticen autobusaren jarraigora batu ziren Bilborako bidean.

Bitxikeria moduan esan beharra dago Kopako gol erabakigarria Viktorio Unamunok sartu zuela luzapen denboran. Unamuno Alavesetik fitxatu genuen jokalaria zen, beraz baliteke harrera egin zutenean artean lagun asko eduki izana.

Hona hemen ekainaren 3an La Libertad egunkari errepublikanoak egin zuen kronika.

"El Athletic en Vitoria", 1930-VI-3, 6. or.

OHARRA: 1930 horretan Alavesek Bizkaiko Txapelketa irabazi zuen; orduan klub arabarrek ere jokatzen zuten txapelketa hori Bizkaiko Federazioan zeudelako.

Respuestas al tema

Mostrando (1 - 2) de 2 respuestas

Respuesta #1
ayer a las 16:30

Oso interesgarria, eskerrik asko Ñañarri.
Ni arabarra naz (eta zaharra ere bai) eta nire garaietan oso harreman ona zegoen bi zaletasunen artean.
Nik etxean adibidez, Athletic, Alaves, Osasuna eta Realaren posterra neukan logelan.

("Preservativo Gonoserman eta Mata ladillas Uda"ren iragarkia bitxia benetan... )

Zaindu zurea. Zaindu gurea.


Respuesta #2
ayer a las 16:56
Oraingoan beste egunkari bat, Heraldo Alavés kontserbakorra.

1930ko ekainaren 3an, Amadeo Garcia Salazar euskal selekzioaren orduko hautatzailearekin elkarrizketa bat publikatzen dute. Bertan Garcia Salazarrek Alavesek egindako omenaldi hori aipatzen du.

"Deportes-Comentarios del martes", Heraldo Alavés, 1930-VI-3, 3 or.

Hurrengo egunean egunkari honek beste berri bitxi bat atera zuen; Bilbon diru-bilketa herrikoi bat zabaldu zen (badirudi hasi zutenak Bilbon bizi ziren arabarrak zirela) Alavesentzat materiala erosteko.

"A los simpatizantes del Deportivo Alavés", Heraldo Alavés, 1930-VI-4, 3 or.

¿Qué son esos iconos?

Temas nuevos desde tu última visita.

Temas con mensajes nuevos desde tu última visita.

Reiniciar fecha de acceso