Zelai-erdiko zuloa

Mensajes: 1.405
Registro: 24/04/2014

Publicado el 4 de abril a las 10:45
Leído: 449
Kaixo:

Atzo, nire ustez, bi areetan gehiago izan ginen, aukera gehiago eta garbiagoak izan baikenituen. Baina zelai-erdian eurak egin ziren jabe. Izna daiteke 2-0ekoarekin partida galdutzat zutela, eta 2-1ekoarekin (penalti inozoa, egia esan) suspertu egin zirela; gu beldurtuz edo izutuz. Baina lehen zatian ere arazo bera ikusten nuen, bigarren zatiko arazoak, lehen zatian hartu zuen forma. Lehen zati horretan Levantek ez zuen aukera garbirik sortu, baina lau aldiz bota zuen arez kanpotik, eta lau korner sortu zituen (gurera nahi baino errazago heltzen zirenaren seinale). Hori lehen zatian.

Bigarrenean arazoa larriagotu egin zen. Ez ginen iristen (beste gauza bat da baloia hanketan ondo aritu ginela), bigarren jokaldi eta errebote gehienak eurentzat ziren. Eta normalean horrek erabakitzen du partidaren nondik-norakoa zein talderen aldekoa izanen den.

Datu bat: Levantek partidua baloi-jabetzaren %60rekin bukatu zuen. Ez naiz ni baloi-jabetzaren jainkotzearen aldekoa, baina Athleticek etxean baloi-jabetza izan ohi du, eta atzo ez zuen izan (oso behetik geratu zen). Pentsatzekoa da hori, nahikotxo pentsatzekoa.

Beste galdera bat: Arazoak eustean, eta baloia berreskuratzean izan bagenituen, ez al duzue uste aldaketa Iturraspe baino Mikel Rico izan beharko zatekeela?

Respuestas al tema

Mostrando (1 - 5) de 5 respuestas

Respuesta #1
el 4 de abril a las 11:12
Cita:

Nik ez dakit Beñat eta SanJok arazoak dituzten espazioak okupatzerakoan edo ze kristo, baiña bai, Levante, HOR, gainditu egin gintuen.

Eta bai, holakotan, ez dut ulertzen Ricok minuturik ez izatea, edo tokirik konbokatorietan.

"Ese modelo (el del Athletic) no se va a acabar nunca. Hay un convencimiento tan brutal de su sociedad, del aficionado e incluso del futbolista, que es imposible que eso se agote" Martín Monreal

Respuesta #2
el 4 de abril a las 11:34
Nire ustez, Levanteren aurkako partidu honetan, Beñat, San Jose eta Iturraspe ondo ibili dira (Beñatek, ohi ez duen bezala, hobeto atera ditu baloi geldiak). Hala ere, uste dut Garitanok beste titulare batzuk jarri beharko zituela zelai erdian (Nolaskoain, Sancet, Rico?), Raulen ondoan.
Respuesta #3
el 4 de abril a las 12:07
zulo hori estaltzeko zentzusko erdilari bat ( edo bi) behar dogu(z): Ander, Javi Martinez ?
Respuesta #4
el 4 de abril a las 17:09
Editada el 4 de abril a las 17:10
Nire uste apalean, Daniren falta ikaragarri somatu zen.

Modu berean, Rochina zeharo libre ibili zen, Beñatek berarekin ezin zuelako.

Rochina-Morales bikoteak egundoko mina egin zigun, batik bat bigarren zatian.

Capa eta Raúl min hartuta, Beñatek eta Williamsek partida osoa jokatu behar izan zuten, leher eginda bazeuden ere.

Bata bestearekin, nahi eta nahiz ez, azkenerako larri oso.
Respuesta #5
el 5 de abril a las 08:51
Zugaz ados nago. Ituren ordez Rico behar genuen, ez dakit zergatik ez dauen sarriago jokatzen.
Sekulako zuloa zegoen erdialdean, bigarren zatian oso nabarmena.
Ibairen zelairatzea be txarto iruditu zitzaidan. Bere hegalean sortu zen gainera euren bigarren gola.

Orokorrean Nolaskoain da aukerarik aproposena nire ustez. Datorren partiduetarako eta etorkizunerako be. Jokalari bikaina dela uste dut eta Garitanoren jarrera beragaz ez dot batere ulertzen.

¿Qué son esos iconos?

Temas nuevos desde tu última visita.

Temas con mensajes nuevos desde tu última visita.

Reiniciar fecha de acceso