Taldearen denboraldia

Mensajes: 1.415
Registro: 20/09/2010

Publicado ayer a las 23:43
Leído: 178

Taldearen denboraldia
Liga amaitzeko hainbat jardunaldi falta direnean urte etsigarria izan dela esan daiteke (halan dirudi azken garaietan gutxienez), batez ere uda honetan asko espero genuelako. Noski: Txapeldunen Ligara sailkatu giñen urte ikusgarria igaro ostean, Bartzelona ingurutik sufritzen dugun guztiarekin Nico berritzea, Laporte afera, Aresorena, Navarro...hori egia da

Baña, aber...

Nik ados, alde batetik, onartzen dut denok gehiago espero genuela, baina ikerketa hotsa egingo dut:
Champions leagan azken unera arte (30 minutu azken partida amaitu arte)lehiatuta giñen, eta, kontuz! nabarmen hobeak diren talde askoren aurka. Bai, halaxe zen. Pentsa ezazue:ikusi besterik ez dago gure 5 aurkari (lisboa, newcastle, arsenal, psg eta atalanta) final-laurdenetan zirela, eta hauetako bi talde finalerdietan direla jada. Ojito!. Balora ditzagun gauzak bere neurrian, mesedez.
Beste gauza... Gu Kopako finalerdietaraino iritsi gara: zer esan daiteke, ez dago batere gaizki ezta?...bai, badakit beti finaletan egon behar garela nahi dugu, baña joderrr hurbil egon gara, hala ez? Real Madrid, Villarreal, betis, adibidez, baño hurbilagoa, hori argi dago

Eta, hori bai, onartzen dut, ligan oraingoz ibilbidea etsigarria izaten ari da... Baina oraindik ez da amaitu, eh? Ikustear dago

Positiboak izango gara: zazpi partida geratzen zaizkigu eta oraindik hau ondo amaitu daiteke.

Eta holan ez bada berdin, nik:

AUPA ATHLETIC!
BETI ZUREKIN (Garai hauetan inoiz baño gehio)




Zaindu zurea. Zaindu gurea.


Aún no hay ninguna respuesta a este tema.

Sé el primero en responder.


¿Qué son esos iconos?

Temas nuevos desde tu última visita.

Temas con mensajes nuevos desde tu última visita.

Reiniciar fecha de acceso