Los jugadores se niegan a jugar bajo la denominación de Euskadi

Comnicado de más de 150 ftbostas vascos a favor de a denominación de Eska herria

Euskal Herriko Futbolariak

jueves, 13 de noviembre de 2008 | Euskal Selekzioa

Redacción (BILBAO) | aupaAthletic.com

Aurreko astean Euskadiko Futbol Federazioak (EFF) aurtengo abenduan Euskadi-Iran partidua izango dela publikoki esan ondotik, idatzi hau sinatzen dugun euskal futbolariok Euskal Herri osoari zuzendu asmoz, honako hausnarketa plazaratu nahi dugu: 

Euskal futbolariok gure nazioa munduaren aurrean ordezkatzeko dugun nahia eta borondatea argiki plazaratu izan dugu urtez urte antolatu izan diren lehia ezberdinetan. Bide honetan eman diren pausoak nabarmenak izan dira, azken urratsa pasa den urtean eman genuelarik.

 Urratsak urrats, egun euskal futbolariok bizi dugun errealitatea gure nahi eta borondatetik oso urrun kokatzen dugu. Gaur egun Euskal Herri osoko futbolariak biltzen gaituen futbol federaziorik ere ez dugu.

 Euskadiko Futbol Federazioak ez ditu aintzat hartzen Nafarroa Garaia, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan dauden futbol taldeak. Halere, ustez pausoak emateko borondateak bultzaturik, gaur gaurkoz nazio mailan aritzen den gizonezkoen selekzioa osatzerakoan zazpi euskal lurraldeetako futbolariak hartzen dira kontutan. Zentzu horretan ulertu behar da pasa den urtean eman genuen urratsa, hortik dator EUSKAL HERRIKO SELEKZIOAren izena eta izana.

 Euskadiko Futbol Federazioko kideek futbolarion ordezkaritza batekin bilkura egin zuten irailean. Aurtengo gabonetako partidari begira gauzak nola zeuden azaldu asmoz bi aukera posible jarri zitzaizkigun mahai gainean: bata, aurten iazko aurrera pausoari muzin egin eta “Euskadi” izenarekin jokatzea eta bestea, hori onartu ezean, aurten partidarik ez jokatzea. Beren hitzetan, ez zeuden erabat ados bi aukeretako inorekin, baina ez omen dute beste irtenbiderik.

 Garbi azaldu zitzaigun zergatik eta nork aginduta aldatu behar zen “Euskal Herria” izena, baina atal honen zehaztapenak Euskadiko Futbol Federazioari dagozkio azaltzea, gu ez gara horretan sartuko.

 Gaur egun euskal kirolariak batuko gaituzten federazio nazionalik ez egoteaz gain, egungo Euskal Autonomi Erkidegoko federazioetatik ez dago borondate eta asmorik norabide horretan pausoak emateko. Are gehiago, norabide honetan emaniko aurrera pausoetan atzera egin nahi dute. Gaur egun izenaren aitzakian atzera egin nahi dutenak, bihar osaketaren baitan (zazpi herrialdetako futbolariak kontutan hartzen ditu egungo selekzioak) ere atzera egin eta Euskal Autonomi Erkidegoko selekzio bat osatu nahiko dute agian; beste hainbat kiroletan gertatzen den bezala.

 Euskal Herriko kirolariok ez gaude prest atzera egiteko. Guk zazpi herrialde eta 21.000km²-k osatzen duen nazioa ordezkatu nahi dugu eta horrek gaur eta orain “Euskal Herria” izena du.

 Guztiok dakigu “Euskal Herria” izenarekin zein arazo dagoen. Instituzioetatik “Euskadi” hitza, terminoa, mamiz hustu dute. Gaur egun Araba, Behe Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Lapurdi eta Zuberoak osatzen duten nazioari “Euskal Herria” deritzo.

 Horren adibide, esaterako:

 -  Urriaren 25ean Gasteizko Gobernutik antolaturiko ekitaldian “Euskal Herria” hitzak osatu zituzten herritarren parte hartzearekin.

 Edota:

 -  Iaz, Bilboko kaleak bete zituzten milaka euskal zaleek “Euskal Herria nazio bat selekzio bat” aldarrikatu zuten.

 Pasa den urtean, EFF-k eta jokalariok hala adostuta, euskal selekzioak aurrera pauso bat eman zuen “Euskal Herria” izena bere eginaz eta aurten “Euskadi” izenarekin jokatzea atzera pausoa litzateke.

 Zergatik behartu nahi gaituzte Euskal Herriko kirolariak atzera egitera?

 Euskal Herriko kirolariok ez gaude prest atzera egiteko. Iaz errealitate bihurtu genuen ametsa, ez dugu berriro amets bihurtzen utziko. Kirolariok ez dugu atzera egingo.

 Euskal Herriko futbolariok gure hitzari eta konpromisoari eusten diogu Euskal Herriaren eta zaleen aurrean. Gaur arte eginiko bideari eutsi eta aurrera pausoak emateko prest gaude. Aukeratuak izaten garen heinean, partidak jokatzeko prest gaude, hori da gure nahia.

 Bazekiten, esan genielako, atzera egiteak aurten partidarik ez jokatzea ekar zezakeela. Guk, aurreko urtean beraiekin adostu genuen erabakia mantentzeko eskatzen diegu, Euskal Herriko Selekzioak, nazioarteko txapelketa ofizialetan herri gisara parte hartzeko aukera izatea lortzeko bidean atzera egin ez dezagun.

 Beraiek hartu dute atzera egiteko erabakia, beraiek dira emandako hitza bete ez dutenak eta orain, haiei dagokie zuzentzea. Hala ez bada, gu ez gara partida jokatzera joango. Eta beraiena izango da ardura.

 Adierazpenaren sinatzaileak

·         Aitor OCIO Athletic-eko jokalaria
·         Ander ALAÑA Eibarko jokalaria
·         Ander ITURRASPE Athletic-eko jokalaria
·         Ander MURILLO Athletic-eko jokalaria
·         Andoni IRAOLA Athletic-eko jokalaria
·         Aritz ADURIZ Mallorca-ko jokalaria
·         Armando RIBEIRO Athletic-eko jokalaria
·         Arnaud BARSACQ Angelu Genets-eko jokalaria
·         Asier SANCHEZ Eibarko jokalaria
·         Carlos GURPEGI Athletic-eko jokalaria
·         Carlos MARTINEZ Realeko jokalaria
·         Dani ESTRADA Realeko jokalaria
·         David LOPEZ Athletic-eko jokalaria
·         Eñaut ZUBIKARAI Realeko jokalaria
·         Fernando AMOREBIETA Athletic-eko jokalaria
·         Fernando LLORENTE Athletic-eko jokalaria
·         Fran YESTE Athletic-eko jokalaria
·         Gaizka GARITANO Alaveseko jokalaria
·         Gari URANGA Castellon-eko jokalaria
·         German BELTRAN Eibarko jokalaria
·         Gorka ELUSTONDO Realeko jokalaria
·         Gorka IRAIZOZ Athletic-eko jokalaria
·         Gregory LEFEBRE Angelu Genets-eko jokalaria
·         Iban FAGOAGA Alaveseko jokalaria
·         Igor GABILONDO Athletic-eko jokalaria
·         Iñaki LAFUENTE Athletic-eko jokalaria
·         Iñaki MUÑOZ Athletic-eko jokalaria
·         Iñigo DIAZ DE CERIO Realeko jokalaria
·         Iñigo KALDERON Alaveseko jokalaria
·         Iñigo VELEZ DE MENDIZABAL Athletic-eko jokalaria
·         Ion VELEZ Athletic-eko jokalaria
·         Jabi CASAS Athletic-eko jokalaria
·         Jabi MARTINEZ Athletic-eko jokalaria
·         Jerome ARANZET Baiona Avironeko jokalaria
·         Jerome LALANE Baiona Avironeko jokalaria
·         Jon ANSOTEGI Realeko jokalaria
·         Jon URZELAI Eibarko jokalaria
·    


COLABORA: Envía tu noticia Hemeroteca

Otras noticias jueves, 13 de noviembre de 2008


13/11/2008 | Athletic Club

Asamblea General Extraordinaria

Tendrá gar e 16 de diciembre en e Paacio Eskadna


13/11/2008 | Athletic Club

Habrá mosaico en San Mamés frente a Osasuna

E Athetic Cb o organizará en coaboración con Teefónica