Izar Gorria, 27 urte beranduago, Txapeldunen Ligako multzoetan

Mensajes: 1.364
Registro: 24/04/2014

Publicado el 30 de agosto a las 14:22
Leído: 814
Belgradeko Izar Gorriak, Salzburgen aurka etxetik kanpo 2-2 berdindu ostean (Belgraden 0-0 egin zuten), Txapeldunen Ligako multzokako fasea jokatuko du.

Azkenengo aldiz 1991-92 denboralianegin zuten, titulua defendatzen ari zirelarik (eta Jugoslavia gudan zegoelarik).

Ea honek balio duen serbiar futbolari ospea emateko, izan ere oso urte txarrak pasa baitutuzte agintarien utzikeria, ustelkera eta jokalari onenen ihesa dela medio.

Respuestas al tema

Mostrando (1 - 7) de 7 respuestas

Respuesta #1
el 30 de agosto a las 15:01
Saskibaloian ordea Euroliga-tik Eurocup jokatzera pasatu dira.
Respuesta #2
el 30 de agosto a las 16:00
Gogoratzen dut 90 hamarkadan, futboleko jolas makina batean aukeratzeko ohitura nuela. Inter, Milán, Real Madrid eta gutxi batzuk gehio zeren.

"GURE ESKU DAGO"
            

Respuesta #3
el 30 de agosto a las 20:42
Gogoan dut.
Izen ederra eta iraganmina batera, nahiz eta gudan egindako triskantzak ere buruan iltzaturik ditugun.
Aupa zuek, eta segi euskeraz!

Daukanak daukanetik, ez daukanak bihotzetik

Respuesta #4
el 31 de agosto a las 00:09
pozten naz benetan Izar Gorriaren berriagaz. Talde historiko baten berpiztea beti dogu berri ona

bizi euskeraz, euskera bizi dadin

Respuesta #5
el 1 de septiembre a las 01:46
Barkatu baina etzakit nola esaten da prosinesky?. Etzegoen taldean?

Prefiero un athletic como el de ziganda antes que un athletic campeón con extranjeros.

UEFA posible.!!!

Respuesta #6
el 1 de septiembre a las 22:32
Cita:
Barkatu baina etzakit nola esaten da prosinesky?. Etzegoen taldean?


Robert Prosinecki, 3 liga eta Europako kopa bat irabazi egin eban Izar Gorrian. Gero Real Madrilek fitxau eta hor amaitu zan bere karrera

bizi euskeraz, euskera bizi dadin

Respuesta #7
el 3 de septiembre a las 15:43
Cita:
Barkatu baina etzakit nola esaten da prosinesky?. Etzegoen taldean?


Bai, talde horretan jokalari handiak zeuden: Prosinecki bera, Savicevic, Pancev, Siniša Mihajlovic, Jugovic, Belodedic... (penta Betisen 1994-96 artean ibili zen Vlada Stošic ordezkoa zela!).

Eta hori, euren jokalaririk onena, Dragan Stojkovic, aurreko urtean saldu zutela!


¿Qué son esos iconos?

Temas nuevos desde tu última visita.

Temas con mensajes nuevos desde tu última visita.

Reiniciar fecha de acceso