Iñaki Aldekoa zendu da

Mensajes: 7.519
Registro: 17/06/2016

Publicado el 8 de abril a las 14:47
Leído: 539

Respuestas al tema

Mostrando (1 - 9) de 9 respuestas

Respuesta #1
el 8 de abril a las 15:11
Goian bego.

Hay magia cuando sigues luchando más allá de tu resistencia.
La magia de darlo todo por un sueño que nadie más ve aparte de ti.

Aupa Athletic!!!!

Respuesta #2
el 8 de abril a las 21:23
Vaya!
Lo siento mucho.
Descanse en paz.
Respuesta #3
el 8 de abril a las 22:06
Cita de VictorII:
Iñaki Aldekoa Azarloza 81 urterekin hil da ostegun honetan. Politikan ibilbide luzea egindako ingeniari doktorea izan zen, eta ezker abertzaleko diputatu, parlamentari eta batzarkidea.

Bere ibilbide politikoa klandestinitatean hasi zuen, EGIn afiliatu zenean. Horregatik, urtebeteko espetxealdia bete zuen Larrinagan.

ETA-(m)ren jarduerekin ados ez zegoenez, ETA Berrira pasa zen, handik laster bereizi zen arren. Ondoren, ELA sindikatuan sartu zen, eta bertan garatu zuen bere militantzia politikoa, Franco hil ondorengo garai politikoa iritsi zen arte.

1977an ESB-Euskal Alderdi Sozialista alderdi berriaren idazkari nagusi hautatu zuten. Alderdi hau Herri Batasunan sartu zenean, bere baitan jarraitu zuen Aldekoak.

Nafarroako foru parlamentari hautatu zuten 1979an, Herri Batasunaren eskutik. 1983ko maiatzaren 8ko hauteskundeetan berriz hautatu zuten.

1982ko martxoan, «talde armatuari» laguntzea leporatuta epaitu zuten, eta hiru urtez (1983-1985) espetxean egon zen, Alcala de Henaresen.

Aljerreko elkarrizketetan

Ondoren, 1986ko Estatu espainoleko Kongresurako hauteskundeetan HB ordezkatuz aukeratu zuten Nafarroako lehen diputatua izan zen.

Aljerreko elkarrizketetan parte hartu zuen Iñaki Aldekoak (1986-1989) eta Txilen bizi izan zen ondoren. 2001etik aurrera Aralarreko Batzorde Exekutiboko kide izan zen. 2007an Arabako batzarkide aukeratu zuten, Aralar-EB koalizioarekin.


Euskal Herriko Trantsizioko azken historikoak hiltzen ari zaizkigu.

ESB partiduaren inguruan gehiago jakin nahiko nuke, zerbait badakit, baina ematen du halako alderdiek ez dutela nahkoa ihartzun izan Euskal Herriaren historia egin dutenen aldetik.

Goian bego Iñaki.
Respuesta #4
el 8 de abril a las 22:53

   Gogoan daukat. Mitin batean izan nuen aukera entzuteko La Casillan. Garai hartan uste dut ESB -uste dut Euskal Sozialisten Batasuna edo- alderdiaren burua zen. Alderdi hori KAS -Koordinadora Abertzale Sozialista, hau da, ez edari freskagarri bat - koalizioaren partaidea zen.

Tipo jatorra ematen zuen, baina garai hartan jendea galtzen ginen apurtxo bat hainbeste alderdi eta siglen artean: HASI, LAIA, EIA, EMK, LKI, ESB....
   
   Trantszioaren garaiaren kontuak. Garai heroikoak.

   
"Ni el pasado ha muerto, ni está el mañana en el ayer escrito". Antonio Machado.

"Gentlemen, it has been a privilege playing with you tonight".
    Wallace Hartley, Bandleader Of The Titanic Band

Respuesta #5
el 8 de abril a las 23:16
Cita de dreamer:

   Gogoan daukat. Mitin batean izan nuen aukera entzuteko La Casillan. Garai hartan uste dut ESB -uste dut Euskal Sozialisten Batasuna edo- alderdiaren burua zen. Alderdi hori KAS -Koordinadora Abertzale Sozialista, hau da, ez edari freskagarri bat - koalizioaren partaidea zen.

Tipo jatorra ematen zuen, baina garai hartan jendea galtzen ginen apurtxo bat hainbeste alderdi eta siglen artean: HASI, LAIA, EIA, EMK, LKI, ESB....
   
   Trantszioaren garaiaren kontuak. Garai heroikoak.


ESB ez zen KASen parte izna, nahiz eta gero HBren parte izan (nahiz eta geroago bere koadro asko HBtik atera, instituzioetan parte hartezaren aldekoak zirelako).

ESB "Txillardegiren alderdia" bezala ezagutu izan dut etxean eta nire inguruko adindunengandik, baina ez dakit sinplifikazio bat ote zen.
Respuesta #6
el 9 de abril a las 08:41
Argian bi elkarrizketa argitaratu dira, lehenengoa 1983ko eta 2011ko bigarrena. Interesgarria da 1983ko irakurtzea eta gero bestea.

Yo SI le meti un gol a Iribar.

"Lets go" Pike -The Wild Bunch.

Respuesta #7
el 9 de abril a las 13:46
Iñaki Aldekoak kartzelarik sinatutako gutuna, HBrentzako botoa eskatuz.

Klik
Respuesta #8
el 9 de abril a las 22:55
Cita de Ñañarri:
Cita de dreamer:

   Gogoan daukat. Mitin batean izan nuen aukera entzuteko La Casillan. Garai hartan uste dut ESB -uste dut Euskal Sozialisten Batasuna edo- alderdiaren burua zen. Alderdi hori KAS -Koordinadora Abertzale Sozialista, hau da, ez edari freskagarri bat - koalizioaren partaidea zen.

Tipo jatorra ematen zuen, baina garai hartan jendea galtzen ginen apurtxo bat hainbeste alderdi eta siglen artean: HASI, LAIA, EIA, EMK, LKI, ESB....
   
   Trantszioaren garaiaren kontuak. Garai heroikoak.


ESB ez zen KASen parte izna, nahiz eta gero HBren parte izan (nahiz eta geroago bere koadro asko HBtik atera, instituzioetan parte hartezaren aldekoak zirelako).

ESB "Txillardegiren alderdia" bezala ezagutu izan dut etxean eta nire inguruko adindunengandik, baina ez dakit sinplifikazio bat ote zen.


ESB Txillardegiren alderdia baino askoz gehiago izan zen. Hor biltzen ziren ideologia askotako abertzale. Euskal Sozialista Biltzarrea izan zen ESB eta euren gazteria Txertaka erakundean antolatzen zen. ESB zerbait izan bazen, abertzalea izan zen, euskarazalea, eta españolismoaren kontrakoa. Garaia aldizkaria sortu zuen eta nik gogoz erosten eta irakurtzen nuen astean behin. Aldizkarien leloa, bazen, bada garaia.
Respuesta #9
el 12 de abril a las 13:15
Cita de VictorII:
Argian bi elkarrizketa argitaratu dira, lehenengoa 1983ko eta 2011ko bigarrena. Interesgarria da 1983ko irakurtzea eta gero bestea.


Bai, oso interesagarriak. Eskerrik asko datagatik

-¿Todo es un chiste para ti?
–Sólo las cosas importantes.
(V de Vendetta)


¿Qué son esos iconos?

Temas nuevos desde tu última visita.

Temas con mensajes nuevos desde tu última visita.

Reiniciar fecha de acceso