Argi ibili

Mensajes: 2.623
Registro: 25/11/2016

Publicado el 9 de agosto a las 21:19
Leído: 4.746
eta burua erabili.
Aurredenboraldian gaude oraindik ere. Gaur hiru eta bateko porrota izan dugu lehen mailako aurkari baten aurka. Lasai. Probatzen jarraitu behar dugu. Emaitza ez da horren garrantzitsua.
Partiduaren harian irakurtzen egon naiz eta harritu xamar geratu naz, ta hari berri bat egitea otu egin zait.
Taldea ondo dabil. Ikasten dabil. Hobetzen dabil. Jende gaztea sartzen, hazten, handitzen. Canales, Rincon, Gere, Johaneko. Eta beste zenbait be.
Lasaitzeko ireki nahi nuen haria, emaitza ez da horren garrrantzitsua. Ligako lehen partidua da orain garrantzitxua den bakarra.

Jokalari onak dauzkaugu. Entrenatzaile ona daukagu. Lehenenego seiren artean aritzeko gaitasuna daukagu argi eta garbi.
Ez larritu.

Respuestas al tema

Mostrando (1 - 14) de 14 respuestas

Respuesta #1
el 9 de agosto a las 21:56
Puxa!!
Respuesta #2
el 9 de agosto a las 21:58
mezu "baikor" bat AupaAthleticen... ba, ez dut uste
Respuesta #3
el 9 de agosto a las 22:32
Larritu.....ba ez.
Baiña gaurkoa.....lan asko egiteke, oraindik.
Urte politta dator.
Respuesta #4
el 9 de agosto a las 22:38
Ados.
Era berri batean aurrean gaude eta gauzak lasaitasunez hartu behar ditugu.
Nik konfiantza osoa daukat.
Aupa Athletic!

Daukanak daukanetik, ez daukanak bihotzetik

Respuesta #5
el 9 de agosto a las 23:00
Eta gure izar nagusietako batzuk falta dira...
Respuesta #6
el 9 de agosto a las 23:01
Ados nago. Lasai egoteko momentua da. Aurredenboraldian gaude oraindik, eta entrenatzaile berriarekin normala da taldeak denbora behar izatea ideia eta sistema berriak barneratzeko.
Gainera, gazte eta jokalari berri asko ari dira minutuak hartzen: Hugo Rincón, Canales eta beste hainbat. Horiek ere ikasi, egokitu eta hazteko prozesuan daude. Horregatik, emaitzek baino gehiago jokoak eta taldearen bilakaerak eman behar digute pistak.
Nik behintzat sentsazio onak dauzkat. Taldeak maila dauka, entrenatzaileak ere bai, eta jokalari interesgarri asko ditugu. Urte ona egingo dugula uste dut, eta nire iritziz lehen sei sailkatuen artean bukatzeko aukera handiak ditugu.
Beraz, pazientzia pixka bat. Garrantzitsuena liga ondo hastea eta taldeak hilabeteekin aurrera egitea izango da.
Respuesta #7
el 9 de agosto a las 23:30
Bai. Ados nago zurekin.
Baina, talde hau hobea dela ikusten dudan arren, gauza bera esaten zen duela urtebete.
Respuesta #8
el 9 de agosto a las 23:32
Larritzekoa ez, baie arduratuteko...asko. Ikusitako sentzazioengaitik,ez emaitzas, batez be.

Herritik sortu zinalako...
...maite zaitu herriak
Bizkaia, Euskal Herria
Jo ta ke, irabazi arte

Respuesta #9
el 10 de agosto a las 02:05
Partida txarra gaurkoa oso, baie aurredenboraldien gauz ondino, lasaitasune!

Ni tú, ni yo, ni nadie golpea más fuerte que la vida, pero no importa lo fuerte que golpeas sino lo fuerte que pueden golpearte, y lo aguantas mientras avanzas, hay que soportar sin dejar de avanzar, así es como se gana.

Respuesta #10
el 10 de agosto a las 02:09
Editada el 10 de agosto a las 02:09
Atzetik baloia zabaltzeko.. betidanik problemak izan ditugu, gero eta gehiago aurkariak goian presionatzen dabenean.

Horrela jokatzen, susto ugari izango ditugu atzean, gakoa da gu ere aurrean aurkariari mina gehiago egitea.

"Hemos fichado a un jugador del Barcelona sin pagar nada" Jaime Ugarte 4-07-25

Respuesta #11
el 10 de agosto a las 08:22
Aupa Gunnar, eskerrikasko !
Ezin izandu dut partidua ikusi, foro-tik jarraitu det eta etzeuden mezu posibo asko, egia esan.
Ala eta guztiz ere, baikor nabil aspaldi honetan Athletic-ekin.
Aupa Mottikoak, kopon !!!

Esan bezela, eskerrikasko Gunnar eta gainontzekoei euskeraz idazteagatik !
Respuesta #12
el 10 de agosto a las 09:41

Eztakit nik... Normalian oso baikorra naz, baña onartu behar dut gaur egun (astelenia agian?) ez dudala ikusten taldea ongi.

Sancet, Guru/Maroan, eta Niko behar ditugu! (Golegileak), bestela...

Zaindu zurea. Zaindu gurea.


Respuesta #13
el 10 de agosto a las 10:48
Galdu egin dugu baina aurredenboraldian gaude. Eta aurredenboraldiak ikasteko dira. Seguru Canalesi ederto etorri zaiola partida. Seguru entrenatzile berriari ere ondo etorri zaiola. Falta zaizkigu Españako selekzioarekin jokatu dutenak. Ni denboraldiaren aurrean baikorra naiz. Eta eskerrik asko post hau irekitzearengatik.
Respuesta #14
el 10 de agosto a las 11:48
Cita de URBALTZ:
Galdu egin dugu baina aurredenboraldian gaude. Eta aurredenboraldiak ikasteko dira. Seguru Canalesi ederto etorri zaiola partida. Seguru entrenatzile berriari ere ondo etorri zaiola. Falta zaizkigu Españako selekzioarekin jokatu dutenak. Ni denboraldiaren aurrean baikorra naiz. Eta eskerrik asko post hau irekitzearengatik.


Hori da, hiru munduko txapeldun falta zaizkigu oraindik. Eibar, Racing eta Burgosen aurka ibili ta gero, jausi handia izan da OM.
Atalantaren aurka ere galdu ezkero, lasai egon behar dugu. Sevilla bakarrik buruan.

¿Qué son esos iconos?

Temas nuevos desde tu última visita.

Temas con mensajes nuevos desde tu última visita.

Reiniciar fecha de acceso