Birpizkunde Eguna izango ete da gaur?

Mensajes: 5.017
Registro: 11/05/2017

Publicado el 17 de enero a las 06:31
Leído: 753
Aspalditik itxarotzen ari garen eguna baliteke gaur gertatzea.

Alineazioan aldaketak espero ditut ikustea baita fruituak ere ematea.

Partida bukaeran 0-2 markadorean ikustea, oso ondo legoke, hurrengo lehiaketetan baikor eta moral altuekin aurre egiteko. Bai horixe!

Aupa Athletic!!


Euskalduna eta jaio nintzenetik ATHLETIC ZALE

ATHLEEEEEEEEEEETIC    EUUUPP!!!!

GORA Euskadi Askatuta!!!

Respuestas al tema

Mostrando (1 - 14) de 14 respuestas

Respuesta #1
el 17 de enero a las 06:46
Delirium tremens-ek abesten zuen moduan: “Eta honela ezin leike”.
Respuesta #2
el 17 de enero a las 07:44
Hala espero dezagun.
Taldean konfidantza daukat une latz hauetan.
Respuesta #3
el 17 de enero a las 08:07
Eskerrikasko, euskeraz gai bat ateratzeagatik, Pimpollo.
Mallorcan kontrakoa oso extua ikusten dut.
Iñork galdu nahi ez duen partidu bat.
Lendabiziko erdian 0-0 bat aurreikusten dut, beste resultadu bat harrituko ninduke.
Arrasatek, bigarren zatia, nola planteatzen duen egongo da asuntua.
Askatu beharko ditu zakurrak, zerbait ehizatu nahi ba du..... eta hortxe, bizkor ibiltzen ba gera, izango genduke aukera.
Berriatua-ko bertsolariari, ez diot kalterik opa baina, 3 puntuak etxera ekartzea nahiko nuke.
Egurra demonios !!!!
Respuesta #4
el 17 de enero a las 08:08

Alineazioan aldaketak? Bai?... Eta nortzuk uste duzu?

Zaindu zurea. Zaindu gurea.


Respuesta #5
el 17 de enero a las 08:16
Cita de aretabeti:

Alineazioan aldaketak? Bai?... Eta nortzuk uste duzu?


Jooooo... nik, gaztiak ikusi nahi nituzke.
- Gosiakin.
- Erakutsi nahiarekin.
- Lotsagabe-lotsagabe.

Ez naiz ausartzen aukeratzen.
Respuesta #6
el 17 de enero a las 09:12
Ez larritu, gaur errez irabazi eta oso sentsazio onekaz itzuliko gara etxera. Horrelako partidu bat tokaten jaku.
Respuesta #7
el 17 de enero a las 09:15

Espero dezagun bai pizkundea izatea gaur bertan, aupa Athletic eta aupa zuek!
Respuesta #8
el 17 de enero a las 09:18
hala bedi, Espanyolek huts egin du ets aukera bikaina daukagu distantzia murrizteko.

Respuesta #9
el 17 de enero a las 09:53
Oso ondo neska mutilek, partidari honelako animoekin aurre egitearren.

Athletic gu gara!!

Aldaketak alineazioan? Txarto daudenak kendu (Iñaki, Sancet…) eta hobeto daudenak ipini, nahiz eta izen hain haundia eduki ez duten arren.

Aupa Lehoiak!!



Euskalduna eta jaio nintzenetik ATHLETIC ZALE

ATHLEEEEEEEEEEETIC    EUUUPP!!!!

GORA Euskadi Askatuta!!!

Respuesta #10
el 17 de enero a las 10:05
Ea ba ! Gaur irabazten den.
Partidua gogorra izango da, eurak ere puntu biarrian daude.Gainera Mallorcako partiduak oso eztuak izaten dirá azkenengo urteetan.
Hori bai, aldaketak amaikakoan ez dut espero.
Respuesta #11
el 17 de enero a las 11:06
Gurea da Garaipena!
Eta Gero...Bergamo

Herritik sortu zinalako...
...maite zaitu herriak
Bizkaia, Euskal Herria
Jo ta ke, irabazi arte

Respuesta #12
el 17 de enero a las 11:50
Mallorcaren aurkako norgehiagokak ez zaizkit batere gustatzen, hori bai irabasiko dugula uste dut.

“Maldigo la poesía concebida como un lujo cultural por los neutrales”

Gabriel Celaya

Respuesta #13
el 17 de enero a las 13:25
partidu itsusia gaurkoa, 3 puntuekin konformatzen naiz
Respuesta #14
el 17 de enero a las 13:48
Cita de pimpollo:
Aspalditik itxarotzen ari garen eguna baliteke gaur gertatzea.

Alineazioan aldaketak espero ditut ikustea baita fruituak ere ematea.

Partida bukaeran 0-2 markadorean ikustea, oso ondo legoke, hurrengo lehiaketetan baikor eta moral altuekin aurre egiteko. Bai horixe!

Aupa Athletic!!



0.2? Ta 0.1 ere!

¿Qué son esos iconos?

Temas nuevos desde tu última visita.

Temas con mensajes nuevos desde tu última visita.

Reiniciar fecha de acceso