Euskal Herriko Kirolariak: Adierazpena eta azken hilabetetako ibilbidearen azalpena

com >persona oa

Euskal Herriko Futbolariak

martes, 23 de diciembre de 2008 | Euskal Selekzioa

Euskal Herriko Futbolariak | aupaAthletic.com

Euskadiko Futbol Federakundeak pasa den abenduaren 20an jakinarazi bezala, tamalez, aurtengo abenduan ez da San Mamesen gizonezkoen selekzioak jokatzekoa zuen partidarik izango. Federazioaren jarrerak, emakumezkoen partida ere bertan behera geratu izana ekarri du. Egoera honen aurrean, gauzak argitze aldera, honakoa adierazi nahi dugu:

1.- Gizonezkoen selekzioari “Euskal Herria” izena jartzea Euskadiko Futbol Federazioak eta futbolariok elkarlanean hasitako bidearen ondorioa izan zen, alde bien oniritziz adostutakoa. Federazioko kideek jakinarazi zigutenez, adostasun horren berri Kataluniaren aurkako partida baino lehen behar zen leku guztietan eman zuten eta ez zuten aurkako iritzirik jaso. Ondoren sortu dira arazoak. Aurten “Euskadi”ra itzuli nahi izatearekin Federazioak emandako hitza ez du bete eta elkarrekin aurrera pasuak emateko hitzartu genuen bidea bete-betean moztu du.

2.- Federazioko ordezkariek beraien artean izan dituzten tira-birak tarteko, ezin izan dira bilerak behar ziren argitasun eta zehaztasunarekin burutu. Zentzu honetan, beraiek publikoki ukatu arren, argi eta garbi baiezta dezakegu, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak prozesu honetan izandako esku-hartzea. Ez bakarrik “Euskadi” izena inposatzean, baita bileretako partaideen osaketan ere.

3.- Aurrera begira, borondate osoa dugu arazo guztia konpondu, Euskal Herriko zazpi herrialdeetako jokalariak batuko dituen futbol selekzio ofizialaren aldeko pausuak ematen jarraitu, adostasunetara iritsi eta partidak jokatzen jarraitzeko. Baina, alde baten borondatearekin ez da nahikoa. Hartutako konpromisoak betetzen ez badira, nekez egin daiteke aurrera. Hitzez bada ere, azken bileran batu ginen hiru aldeek biltzen jarraitzeko eta ofizialtasunaren bidean aurrera egiteko konpromisoa hartu genuen. Gai hau lantzeko, behin baino gehiagotan eskatu izan dugu alde guztiak bilduko dituen komisio bat sortzeko. Oztopoak gainditu eta guztion artean aurrera egitea da gure ustez biderik egokiena. Aitortu behar dugu, beraien aldetik bat-batean aurrera egiteko “borondatea” partida jokatzeko 6 egunen faltan eta partidua arriskuan zegoela ikusi zutenean azaltzeak, zalantzak sortzen dizkigula.

4.- Aurten partidarik ez izatea albiste txarra da, inolako zalantzarik gabe. Baina sortu den saltsa guzti honek alde bakoitzaren asmoak, borondateak eta benetako aurpegiak ikustarazteko balio izan badu, gaitz-erdi. Horretan behintzat, zerbait aurreratu dugu.

5.- Beti esan izan dugu eta berriro diogu, izenarena azaleko eztabaida dela. Benetan garrantzia duena selekzioaren osaketa, ofizialtasunerantz eman beharreko pausuak zein diren adostea eta helburua lortzeko borondatea izatea da. Hor kokatu behar da eztabaida. Zentzu honetan, gure ikuspegia pasa den azaroan plazaratutako prentsa oharrean eman genuen. Agiri hartan emandako arrazoietan oinarritzen gara “Euskal Herria” izena egokiagoa dela defendatzeko.

6.- Hala ere, partida jokatzeko azken aukera izan zitekeela pentsatuz, azken orduko bileran, partida salbatzeko baliagarria izan zitekeelakoan, proposamen bat jarri genuen futbolariok mahai gainean: Euskal Selekzioa izenarekin antolatzea partida. Argi genuen eta argi dugu, izen honek ez duela aurrerantzean erabiltzeko balio, baina gure borondate onaren erakusgarri behintzat bazela pentsatzen dugu. Beraiek, proposamen honi ere ezezko borobila eman zioten eta garbi geratu zitzaigun “Euskadi” hitza agertuko ez zen proposamenik ez zutela onartuko; nahiz eta jakin, jarrera horrek partida ez jokatzea ekarriko zuela. Eta zoritxarrez, hala gertatu da.

Futbolarion proposamenaren ondoren etorri zen beraiena: haiek, partidua “Euskadi” izenarekin jokatzea proposatu zuten (beraien jarreraren erakusle izan da, azken-aurreko bilerara etorri aurretik, jada partidarako sarrerak eta kartelak “Euskadi” izenarekin prest zituztela). Beraz, “Euskadi” izena mantendu eta futbolariongana gerturatzeko keinu bezala edo, kamisetatan “Euskal Herria” izena eta Euskal Herriko armarria jarriko zituztela esan ziguten. Aurreko urteko kamisetarekin jokatzea, alegia. Horrela amaitu zen bilera.

Azken proposamen hau, hurrengo goizean futbolarion artean aztertu genuen eta ez zela onargarria deliberatu. Futbolarion artean, ez zen adostasunera iristeko proposamen bat bezala ikusten, sei egunen faltan, prestatuta zeuden kartel, sarrera eta kamisetekin partida “Euskadi” izenarekin aurrera ateratzeko saio bat zela ulertu genuen.

7.- Emakumezkoen partida bertan behera gelditu izana ere, orain arte esandako guztiaren testuinguru berean ulertu behar da. Euskal Herriko Futbolariok bat eginda gaude plazaratu ditugun hausnarketen inguruan. Horregatik, helburuetan eta emandako pausuetan ados egonik, partida bat ez jokatu eta bestea jokatzera joatea ez dela egokia, uste dugu.

8.- Aipagarria eta esanguratsua da, ia 1.000 kirolarik, hainbat eta hainbat gizarte eragilek, zaletuek etab. publikoki Euskal Herriko Selekzioari eman dioten babesa. Benetan, penaz hartzen dugu aurten zaletuek partida hauetaz gozatzeko aukerarik ez dutela izango jakitea. Guretzat ere, ziurrenik, urteko partidarik politena eta bereziena da. Gu, beti egongo gara ofizialtasuna lortze bidean aurrera pausoak eman nahi dituena laguntzeko prest. Baina era berean, oztopoak jartzen ari denaren jarrera ikustarazten saiatuko gara. Euskal Herriko Selekzioak sortzen duen ilusioak horrenbeste merezi du.

9.- Gure adierazpenaren baitan ez dugu lerro bat bera erabiliko, azken asteotan gure profesionaltasuna edo ibilbide profesionala epaitzen jardun duten politikari, tertuliano eta interesez beteriko komunikabideei erantzuteko. Gure sentipenetan haserrea eta egonezina erein badute ere, Euskal Herriko jendartean sinesten dugu eta uste dugu euskal jendarteak ikusten eta baloratzen jakingo duela zer gertatu den, zergatik eta nork bultzatuta. Euskal Herriko Futbolariok, Euskal Herriko selekzioarekin dugun konpromisoari eutsiko diogu.

instant payday loan

COLABORA: Envía tu noticia Hemeroteca

Otras noticias martes, 23 de diciembre de 2008


23/12/2008 | Athletic Club

Iraola estará entre dos y tres semanas de baja

Sfre na rotra de addctor y no na sobrecarga como se pensó en n principio


23/12/2008 | aupaAthletic.com

Ganador del sorteo de la cesta de la lotería de Navidad

E propietario de a papeeta con referencia IK0020 ha sido a premiada


23/12/2008 | Athletic Club

Los leones de vacaciones hasta el día 29

La primera pantia rojibanca inicia ss vacaciones navideñas