Gure historia: 1923ko artikulua (Gaceta del Norte)

Mensajes: 1.446
Registro: 24/04/2014

Publicado el 13 de junio a las 00:30
Editado 6 veces - Última vez el 14 de junio a las 11:08
Leído: 1.341
Artikulu hau dakartsuet, 1923ko ekainean atera zen, "La Gaceta del Norte" egunkariaren 2. orrialdean. Hain justu orduan Athleticek bere 25. "Urteurrena" ospatzen zuen, beraz ematen du orduan 1898 data sendotua zegoela klubaren ustean (egun, badakigunez, data horren aurretik Athletic jada bazegoen).

Hala ere, ez da hori oraingoan hainbeste inporta zaiguna, baizik eta artikulu honek gure historiari buruz kontatzen dituen beste hainbat gauza. Artikuluaren egileak "Un antiguo athletico" bezala sinatzen du, baina ematen duenez, horren atzean, Jose Maria Amann Amann dago.

Zer kontatzen du "athletickide zaharrak" edo Amannek artikulu honetan?

a) Mende hasieran klubak oso prekarioak zirela ("entre 1906 y 1908 el club languidecía (...) sin rival para jugar en casa el único aliciente era la Copa del Rey").
b) Prekarietate horretan, (Athletic 1903an Bilbaorekin fusionatu zen, 1902an Bizkaya bezala batera jokatzen bazuten ere), 1907an "The Union Football" taldearekin bat egiteak salbatu zuela (Amann edo "athletico antiguok" ez du esaten, baina 1907ko Kopa horretarako "Vizcaya" izena erabili genuen).
d) Kluba orduan hain egoera txarrean zegoen (beno, orduko prekarietatea zen, eta klub asko egoera horretatik pasa ziren), ezen orduan Ramon de Aras Jauregui izeneko baten laguntzaz aurrera atera ginela. Arasek jarri zuen 1910an Donostian jokatzeko behar genuen dirua. Kopa hori Donostiako Vasconiari irabazi genion, 0-1 (Vasconiako jokalariak Realeko berdinak ziren, baina honek beharrezko zen urtebete ez zuenez, baldintza hori betetzen zuen Vasconiaren izenarekin jokatu zuten). Amannek Kopa horretako arerioa "Real Sociedad" bezala identifikatzen du, "de facto" hala izan zen, baina Vasconia izenarekin jokatu zuten.
Ramon Aras 1906 eta 1908 artean Athleticen presidente izan zen, baina hasieran "Bilbao Football Club" taldekoa izan zen, 1900an Bilbao berrabiarazi zuen bazkideetako bat eta klub horren diruzaina izan zen. 1912an Athleticen Ohorezko Bazkide izan zen. Hala ere, presidente 1906 eta 1908 artean soilik izan bazen ere, 1903 eta 1910 artean behintzat, "benetako" lehendakari izan zen. Bestetik, Bilboko Udalean zinegotzi jeltzalea izan zen, 1913 eta 1917 artean (1913an Gobernadore Zibilak "ezgai" izendatu zuen, eta antza denez ezin izan zuen kargua bete 1915ko urrian "Onartua" izan arte. 1916 eta 1917 artean, behintzat, Hezkuntzako eta Eskola-Jatetxeetako komisioetako bokala izan zen) Epaltzaren alargunaren kalean bizi zen. 60ko hamarkadan hil zen Donostian.
e) 1911eko Kopa jokatzeko, Lamiakoko hipodromoak ez zuen balio, ez zituen federazioak eskatzen zituen baldintzak betetzen. Orduan, Neguriko Lursailen Elkarteak (Sociedad de Terrenos de Neguri), lursail batzuk utzi zizkion Athletici, han zelai bat egon zezan: Jolasetako zelaia. Baldintzak, irabaziak zein galerak Athleticen eta Lursailek Elkartearen artean erdibana egitea izan zen. Hala ere, esan behar da kudeaketa hauetan, Neguriko Lursailen Elkarteko gerente moduan, Amannen osaba (Juan Jose Amann) zebilela, eta bere aita (Jose Isaac Amann) akzioduna zela; beraz baleike Jose Maria Amann Amann "athletickide zaharrak" elkarte honen garrantzia handizkatu izana.
1911ko Kopa hori Athleticek irabazi egin zuen, baina irabazi ekonomikoak ere handiak zian ziren, Civil Service talde ingelesa lagunarteko partida bat jokatzera ekarri ahal zian zen. Diru horrekin eta "zela berria" behar zenaren kontzientziarekin, Jolaseta baino gertuagoko zelai bat egin nahi izan zuen Athleticek. Horrela erosi zuten lursail batzuk Olabeagan, San Mames zelaia eraikitzeko.

Gure historia pixka bat ezagutzeko datuak dira hauek. Orain artikuluaren egileari buruzko datu batzuk.

Nor zen Jose Maria Amann Amann, "antiguo athletico"? Bilboko familia oligarka baten jaioa, Burtsako agente bezala egiten zuen lan, 1884an jaioa zen. Haren aita, Jose Isaac Amann Bulfy, "Amann y Bengoa" bainu-etxearen jabea zen, eta horrez gain, Bilbo-Santander Trenbidearen gerentea, eta "Instaladora General SA" enpresaren akziodun nagusia izan zen (bestetik, Getxoko instalazio elektrikoa ere egin zuen bere konpainiak, eta Bilbo eta Plentziaren arteko trena baita). Jose Maria Amann Amann Athleticeko jokalaria izan zen, 1910ko Kopa hori jokatu zuen Donostiako Vasconiaren kontra hasierako hamaikakoan (beraz jakingo zuen dirua Arasek jarri zuela), baina ez dirudi epe luzez ibili zenik jokalari gisa. Kontatzen duenez, berak ere dirua jarri zuen Kopa horretarako bidaia egin zedin. Aurretik The Union Football Cluben jokatu zuen.

Politikoki oso eskuindarra zen, frankismoarekin kolaboratu zuen. 1938an Jose Felix Lequerica faxistaren Udalaren parte izan zen alkateorde bezala (Hezkuntza Komisioaren parte izan zen, eta Arte eta Lanbideen eskolaren zuzendaritzakoa baita. Horrez gain, museo arkeologikoan, arte ederretako museoan, erreprodukzioaren museoan, zein arte modernoaren museoan Udalaren ordezkari izan zen). Lequericak 1929ko martxoaren 29an dimititzerakoan, jarduneko alkate ere izan zen, 1939ko apirilaren 13an Udal berria aukeratu zuten, Jose Maria Oriol Urquijo alkate bezala jarriz. Jose Maria Amannek alkateorde karguan jarraitu zuen, 1940ko apirilaren 4an, Gobernadore Zibilak, plenoetara joaten ez zela eta, alkateorde bezala kargugabetu eta zinegotzi soil gisa utzi zuen arte. 1941ko otsailaren 20an Udal berria eratu zenean (Tomas Pero-sanz alkate), Amann Amann jada ez zen Udal-talde berriaren kide izan.

Kuriositate bezala, bere alaba Maria Begoña Amann Martinez Baeza Joaquin Almunia PSOEkoaren ama izan zen.

Amann, beheko ilaran ezkerretik bigarrena, 1910ko Kopa irabazi zuen taldean.

Artikulua: Gaceta del Norte 1923-VI-10

Posta hau egiteko datu asko Interneten topatu ditut, Jose Maria Amannen Udaleko ibilbidea Joseba Agirreazkuenagak zuzendutako "Alcaldes de Bilbao" lan kolektiborik atera dut, eta horrez gain, pista nagusiak -batez ere artikuluaren berri ematea- Josu Turuzetaren liburuan aurkitzen dira.

Respuestas al tema

Mostrando (1 - 7) de 7 respuestas

Respuesta #1
el 13 de junio a las 00:32
Editada el 13 de junio a las 00:33
Errepikatua, barkatu.
Respuesta #2
el 13 de junio a las 08:09
Editada el 13 de junio a las 08:10
Errepikatuta,non? Ez dut beste posta ikusi.

Barkatu erderaz egitea baina nahiko trebetasuna galdu dut euskara idatziarekin.

Lo que más me llama la atención de este interesante artículo es cuando menciona que el Athletic podría haber desaparecido y que lo que se hizo fue rebautizar el "The Union" como Athletic club.

Dice textualmente " Este Club (Athletic) llegó a tener una media docena de jugadores notables, y luchaba en Lamiako con el Portugalete F.B Club, ya para entonces desaparecido el Athletic.
disueltos, pues, los elementos del Athletic, llegó un momento en el que hubo de necesitarse la colaboración del Union Club para acudir a Madrid.
Y de estas conversaciones surgió la idea de que desapareciera el Union quedándose con el nombre el Athletic."

Por lo que leo en otras fuentes el Club Vizcaya jugó varias veces como combinado. En 1907 el Vizcaya fue formado por el Athletic y el Union de vizcaya, siendo esta la última vez que se formó. Sería entonces este año cuando el the Union se convierte en Athletic.
¿Alguien sabe algo más de este the Union FC? no he encontrado apenas información

Yo vi jugar a Rafael Moreno Aranzadi.
Bueno, igual solo era una foto...

Respuesta #3
el 13 de junio a las 12:22
Editada el 13 de junio a las 12:24
("Errepikatua" esan dudanean da, nik bitan bidali dudala posta, horregatik bat ezabatu egin dut).

Beno, ez dut uste "Athletic desagertu egin zenik"; zian ere, zuzendaritza bat eta estruktura bat oraindik mantentzen zuen (gazteen txapelketa antolatzen zuen).

Bada egia agian "zaletasuna" galtzeko arriskuan geundela eta ia jokalari gabe geundela. izan ere, oso lehiaketa gutxi jokatzen ziren orduan, eta "dinamika" bat falta zen. Kirola hastapenetan zegoen, eta beste alde batetik, "jokalari" askorentzat futbola ez zen bere lehen egitekoa.

Nik uste gerta zitekeena zela "ezkontza" hau komenientziazkoa izatea: hau da, batek prestigioa zuen txapeldun bezala (Athleticek) eta besteak momentu horretan jokalari gehiago (Unionek). Hala ere, ikusi beharko da 1907ko Vizcaya hartan zenbat jokalari ziren Athleticekoak eta zenbat Unionekoak. Izan ere baliteke Amannek gauzak zertxobait handizkatzea (bera Unioneko jokalari ohia zen).

Batasun honek "Bizkaia" izena bigarren aldiz erabiltzea ekarri zigun (1902an "Bizkaya" deitu ginen, eta 1907an, "Vizcaya"). Bestetik Bilbon ba omen zegoen "Vizcaya" deitutako beste elkarte bat, Averlyn jokatzen zuena, baina hori independentea zen elkarte bat izan zen.
Respuesta #4
el 13 de junio a las 14:06
siuu.
Respuesta #5
el 13 de junio a las 18:45
Editada el 13 de junio a las 18:52
Una pena que lo hayáis escrito en euskera.... muchos no nos podemos enterar (aunque ya he visto el reportaje de la Gaceta).

Tengo muchas revistas originales de esa época 1910, 1911.... narrando partidos en Jolaseta, entre ellos el del Civil Service, auténticas joyas de colección para los que nos gusta investigar sobre los orígenes del Club.


Por cierto la fotografía o postal fotográfica que has puesto del equipo es tuya o la has volcado de internet?

ATHLETIC CLUB: ORGULLO, SENTIMIENTO Y PASIÓN.
WE ARE ATHLETIC, WE ARE FOOTBALL!!!!
¡¡¡LOS CLUBS Y PEÑAS DE LOS LEONES, DE LOS LEONES DE SAN MAMES, SABEN SUS HINCHAS QUE CADA UNO, QUE CADA UNO VALE POR TRES!!!!!

Respuesta #6
el 13 de junio a las 23:48
Editada el 20 de junio a las 14:53
Sí, la foto es de Internet. Casi todos los datos son de Internet, menos la trayectoria de José María Amann en el Ayuntamiento franquista (que es sacadodel libro colectivo "Alcaldes de Bilbao", coordinado por Joseba Agirreazkuenaga) y la pista principal, el conocimiento del artículo, que lo he sacado del libro de Turuzeta.

Es un artículo del 10 de junio de 1923, firmado por "un antiguo Athletico", que es José María Amann Amann. En el artículo dice que el Athletic se "dispone a celebrar bodas de plata", que quiere decir que la fecha de 1898 ya estaba "aceptada" como "fecha de fundación"; que ahora vemos como no cierto, a tenor de las últimas investigaciones, pero eso no es lo central en el artículo. Lo central es:

a) Que el Athletic en aquella época lo pasaba mal, "languidecía". En el mismo artículo dicen que sin partidos que disputar, menos la Copa, el fútbol no era de mucho aliciente (y eso que en 1903 se había integrado definitivamente el Bilbao).
b) Que en esa precariedad, la fusión con "The Union" fue decisiva para sostener al Club. Esa fusión hzo que se volviese a utilizar el término de la provincia para disputar la Copa de 1907 (auqnue en 1907 era "Vizcaya" y en 1902 "Bizkaia"). Amann en un momento dice que el Athletic había estado "disueltos sus elementos", pero eso puede ser una exageración (Amann había jugado en el Union).
c) Que el dinero entonces, y también para jugar la Copa de 1910 en San Sebastián contra el Vasconia donostiarra lo puso Ramon de Aras (Amann dice que esa final fue contra la Real Sociedad: eran los mismos jugadores, pero como la Real no tenía un año de antigüedad, jugaron bajo bandera del Vasconia. Ganamos nosotros, 0-1).
Ramon de Aras fue presidente del Athletic entre 1906 y 1908, aunque alguna fuente dice que fue un mecenas o un "Presidente oculto" entre 1903 y 1910 por lo menos. Antes que eso fue uno de los reactivadores del "Bilbao Football Club" en la asamblea del 1900, siendo tesorero de esaa junta. En 1912 el Athletic lo nombra socio de honor. En 1913 es elegido concejal nacionalista del Bilbao, pero el Gobierno Civil no le deja tomar posesión hasta octubre de 1915. Desde esa fecha hasta 1917 es concejal, estando en las comisiones de Instrucción Pública y Cantinas Escolares. Muere en Donostia en la década de los 60.
d) Para jugar la Copa de 1911, el Athletic necesita otro campo, ya que Lamiako no reune las condiciones. Entonces aparecío la Sociedad de Terrenos de Neguri, que nos ofreció unos terrenos para hacer otro campo: Jolaseta. La condición que pusieron fue que nos repartiesemos a medias ganancias y pérdidas. Hubo ganancias económicas y con el dinero se trajo a jugar amistosos al Civil Service inglés. Aun así, puede que Amann o "un antiguo athletico" exagerase la importancia de esa sociedad, ya que el gerente era su tío, Juan José Amann Bulfy.
A partir de ahí se creó una conciencia de que "se necesitaba otro campo", pero más cerca en Bilbao. Así se compraron unos terrenos, en Olabeaga, donde se hizo San Mamés.
Esa Copa la ganamos nosotors, pero fue la Copa de las protsstas por lo de los extranjeros.

¿Quién es Jose María Amann Amann o "un Antiguo athletico"? Nacido en 1884, trabajó como corredor de bolsa. Su padre José Issac Amann Bulfy fue uno de los más importantes empresarios de Bilbao, fundador y accionista máximo de "Instaladora General SA" y gerente del ferreocarril Bibao-Santander. Jose Isaac Amann también dueño de la casa de baños "Amann y Bengoa". Su empresa realizó la instalación eléctrica de Getxo, y culminó el ferrocalrril entre Bilbao y Plentzia.
José María Amann Amann, que aquí nos ocupa, fue como hemos dicho corredor de bolsa. Como futbolista jugó en "The Union Football", y ya como jugador del Athletic, en 1910 jugó esa final de Copa con el Vasconia, por tanto sabria que Ramón de Aras puso el dinero (según su crónica, él también lo hizo). No parece que se alineo muchas veces más.
Muy derechista políticamente, en 1938 entró como vicealcalde en el Ayuntamiento, presidido por el alcalde fascista José Félix Lequerica. Fue Vocal de la Comisión de Educación, y como tal, representante del Ayuntamiento en la Escuela Municipal de Artes y Oficial; así como en el museo de reproducciones, en el museo de bellas ares, el museo arqueológico, y museo del arte moderno. Incluso cuando Lequerica dimitió (para ser embajador o ministro de exteriores, ahora no me acuerdo) el 29 de marzo de 1939 Amann ocupó la alcaldía en funciones. El 13 de abril de 1939 fue nombrado un nuevo Ayuntamiento bajo José María de Oriol y Urquijo, y Amann siguió siendo vicealcalde. El 4 de abril de 1940 el Gobernador Civil lo quitó de ese cargo aduciendo que no asistía a plenos, y lo dejó como concejal "simple". El 20 de febrero de 1941 se constitye de nuevo el Ayuntamiento, bajo Tomás Pero-Sanz, y Amann quedó fuera.
Como curiosidad, su hija María Begoña Amann Martínez Baeza es madre de Joaquín Almunia, del PSOE.
Respuesta #7
el 20 de junio a las 14:54
Cita:
Errepikatuta,non? Ez dut beste posta ikusi.

Barkatu erderaz egitea baina nahiko trebetasuna galdu dut euskara idatziarekin.

Lo que más me llama la atención de este interesante artículo es cuando menciona que el Athletic podría haber desaparecido y que lo que se hizo fue rebautizar el "The Union" como Athletic club.

Dice textualmente " Este Club (Athletic) llegó a tener una media docena de jugadores notables, y luchaba en Lamiako con el Portugalete F.B Club, ya para entonces desaparecido el Athletic.
disueltos, pues, los elementos del Athletic, llegó un momento en el que hubo de necesitarse la colaboración del Union Club para acudir a Madrid.
Y de estas conversaciones surgió la idea de que desapareciera el Union quedándose con el nombre el Athletic."

Por lo que leo en otras fuentes el Club Vizcaya jugó varias veces como combinado. En 1907 el Vizcaya fue formado por el Athletic y el Union de vizcaya, siendo esta la última vez que se formó. Sería entonces este año cuando el the Union se convierte en Athletic.
¿Alguien sabe algo más de este the Union FC? no he encontrado apenas información


Datu bat ahaztu zait, "The Union Club" horrek Getxon, Zugatzarten, jokatzen zuen.

¿Qué son esos iconos?

Temas nuevos desde tu última visita.

Temas con mensajes nuevos desde tu última visita.

Reiniciar fecha de acceso