Gure historia: 1911ko Kopako final-laurdenak, Athletic vs Bilbao

Mensajes: 1.445
Registro: 24/04/2014

Publicado el 14 de junio a las 00:22
Editado 2 veces - Última vez el 16 de junio a las 23:15
Leído: 698
Lehengoan, "ENEKO J. A." forukideak atera zuen post bat, Kopan Bilbao Athleticek jokatu zituen partidei buruz.

hala ere, badago aurrekari ezezagun bat. 1911ko apirilean, Jolaseta zelaian jokatu zen Kopan (finalean, 3-1 irabazi genion Espanyoli; Kopa horretan talde asko kexatu ziren guk atzerritarrak erabiltzen genituela eta), Bilbao izeneko talde batek jokatu zuen.

Bilbao hori ezin zen izan mende hasierakoa, 1902ko Bizkaya osatu zuena, izan ere, talde hori 1903an Athleticen integratua baitzen. Zein zen Bilbao hori? Ba baliteke eta litekeena da, Bilbao hori Athleticen bigarren talde bat izana. Hala bada, Athleticen "bigarren talde" hau agian inoiz Kopa jokatu duen lehen "bigarren talde" bat zatekeen, eta are gehiago, bere "lehen taldearen" kontra jokatu zuen lehen "bigarren taldea" ere izango zatekeen.

Kopa horretan, lehen fasean Segoviako Artillarien Akademiari 2-1 irabazi zion, eta final laurdenetan Athleticen kontra 4-1 galdu zuen. Partida horretako Athleticen golak, Arbaizak (2), Belaustek eta Izak sartu zituzten. Bilbaoren gola Rafael Moreno Aranzadik, hots, Pitxitik, sartu zuen. Epaiea Veitch izan zen, Athleticeko jokalaria, beraz horrek indartu egiten du bi taldeak "etxe berekoak" izanaren hipotesia.

Gaceta del Norte, 1913-IV-13 .

Baina ez zaitezte oraindik joan. Izan ere, aurreko partidako kronika ere badago. Bilbaok 2-1 irabazi zion Segovian egoitza zuen Armadaren Artilleria Akademiaren taldeari. Bi golak Ochandiano izeneko batek sartu zituen.

Gaceta del Norte, 1911-IV-11

Nor da Ochandiano hori? Athleticen webaren arabera, bazegoen 1914 eta 1915 artean jokatu zuen jokalari bat, Adrian Ochandiano Asporosa. Zazpi partida jokatu zituen, sei Eskualdek Txapelketan, eta bat Kpan (finalerdien joanekoa Fortuna Vigo 0-Athletic 0).

Adrian Ochandiano Asporosa

1915eko Athletic txapelduna, Adrian Ochandiano horietako bat da

Gerora Athleticen segitu zuen jokatzen, baina ez futbolean, pilotan baizik. Hainbat txpelketa irabzi zituen pilotari bezala, bere lehengusu Vicente Ochandianorekin palaz binaka, eta 1925ean, Luis Araquistainekin. 1925ko txapelketa hori garrantzitsua da, Ochandianok eta Araquistainek Athletic Club ordezkatu baitzuten pilotan. Kontrakoak Javier Adarraga Gorrochategi (Logroñoko frontoia bere izenean dago) eta Elizondo ziren, Donostiako Fortuna klubekoak. Bilbotarrek 45-22 irabazi zuten, eta 1926an berriz txapeldun izan ziren, Allende eta Garagorri bilbotarrak kontrako zituztela.

Araquistain eta Adrian Ochandiano, azken hau eskuinean

Adrian Ochandianoren Athletic Cluben pilotari fitxa

Beraz, Pitxitxiz gain, Bilbao horetan Athleticeko beste batek jokatu zuen: Ochandianok. Adrian Ochandianoren anaia Jose Ramon Ochandiano Asporosa izan zen, 1924 eta 1929 artean Athleticeko jokalari. Euren lehengusua Fernando Castro Ochandiano izan zen, klubaren 1 zenbakidun bazkide-txartelaren jabea. 1964an hil zen.

Esan beharra da, apirilaren 13ko kronikan (Athletic 4-Bilbao 1) irakurtzen den moduan, Bilbaoren atezainak Starmans zuela izena. Marcel Starmans belgiarra zen. Madrilgo Athleticen (orduan gure klubaren, sukurtsala, gure parte) jokatu zuen. Starmans Athletic Madrilen atezain gisa. Bilboko Athletic 2-Madrilgo Athletic 2

Iturriak: Gaceta del Norte egunkaria, Athleticen weborria eta Cesar Estornesen bloga -memoriasclubdeportivodebilbao.blogspot.com-. Azken blog honetatik atera ditut argazkiak.

Respuestas al tema

Mostrando (1 - 5) de 5 respuestas

Respuesta #1
el 14 de junio a las 00:45
Editada el 14 de junio a las 10:37
1911-IV-11ko "El Liberal" egunkariak, Bilbao eta Segoviako Artilleria Akademiaren arteko artidaren kronika dakar. Diotenez, Bilbaok beltzez eta horiz jokatu zuen. Hau izan zen hamaikakoa: Starmans, Hurtado, Cortina, Eguia, Aguirre, Manzarraga, Gutierrez, Moreno (Pitxitxi), Baracaldo, Laca eta Ochandiano.

Esan beharra dago "Aguirre" eta "Baracaldo" britainiar bi zirela, Sloop eta Martin. Athleticek ekarri zituen, eta beste taldeen protestak motibatu zituen jokalari hauek jokatzeak. Gero Athleticekin aritu ziren beste jokalari batzuek ere jokatu zuten Bilbaorekin, horietako bat, Luis Hurtado, eta beste bat, Esteban Eguia.

Zalantzan nago ea "Laca" hori ea Sabino Laca ote den. Jose Maria Laca ezin daiteke izan, izan ere, azken hori 1898an jaio zen.

Beraz, 1911ko Bilbaoko askok jokatu zuten, modu batean edo bestean Athleticekin, horietako batzuek Kopako finalak baita.

Final-laurdenetako partidaz, (Athletic 4-Bilbao 1) 1911-IV-13ko "El Liberal" egunkariak dio Athletic eta Bilbaoren partidak "entrenamendu partida baten antza izan zuela" eta Athleticek lau gol sartu zituela, kontrak "Astorquiak ontasunen pasatzen utzi zuen bat jaso zuelarik". Partida honen taldeen hamaikakorik ez dakar.

"Entrenamendu partida" deitzen dute. Bera, badirudi bi taldeak "etxekoak" zirela...

Ezin ditut linkak jarri, online plataformak ez baitu orrialdera zuzenean eramaten.
Respuesta #2
el 14 de junio a las 00:55
"El Noticiero BIlbaino" egunkariak oso ohar gutxi ekarri zituen Athletic eta Bilbaoren partidari buruz. Bitxikeria bezala, Athleticek 3-1 irabazi zuela zioen, besteek 4-1 ziotelarik.
Respuesta #3
el 14 de junio a las 16:04
Respuesta #4
el 14 de junio a las 17:20
Post itzela Ñañarri. Zorionak.
Uste dut akats bat aurkitu dudala. Lehen mezuan diñozu:
"hala ere, badago aurrekari ezezagun bat. 1991ko appirilean,"

ez litzateke izango 1911ko apirilean?

Zutik! Zutik! Makurtu gabe!

I was banned for requesting the recruitment of Mohamed Salah.

Cazador que emplea trampas para lograr sus presas.

Respuesta #5
el 16 de junio a las 23:17
Editada el 16 de junio a las 23:44
Bai 1911ko apirila da, Zuzendu dut.

Eskerrak, noki, Josu Turuzetari eman, berak jarri bainau honen atzean. Bere liburuan partida honi buruz idazten du.

¿Qué son esos iconos?

Temas nuevos desde tu última visita.

Temas con mensajes nuevos desde tu última visita.

Reiniciar fecha de acceso