Animazio harmaila

Mensajes: 552
Registro: 06/09/2013

Publicado el 15 de septiembre a las 16:01
Leído: 1.076
Badakit gehien komentatzen dudana animazioari buruz dela eta abar baina honekin plasta ematen jarraituko dut nire ustetan, futbola ulertzeko dudan ikusmoldetik, futbola afizioa baino ez da, koloreak defendatzea, ondo pasatzea, konpetitzea eta gero gerokoak.

Animazioa klub baten oinarrizko kapitalean egon beharko litzateke. Komunitatea eta kluba, taldea eta zalegoa uztartuta eduki nahi badu behintzat. Etorkizuna zalegoak jartzen du, presidenteak, futbolariak eta misterrak joan eta etorri egiten dira, bihotza zaletuok osatzen dugu eta bihotz horri gorputza eman behar zaio... animazio harmaila txukuna eta duina bide horretan urrats oso ona izango leike.
San Mamesen animazio harmaila potentzializatu beharrean isunak jartzen ari dira etengabe. Hori da gure panorama tristea gaur egun.

Penaz esaten dut baina San mames Euskal Herriko animazio baxueneko estadio profesionala bihurtu da. Mendizorrotzan eta Sadarren fondo osoa edukitzeaz gain orain Reala multzo horretan sartzen hasi beharko gara. Anoetako fondoko behe harmaila osorik animazio harmaila izatera pasako da, komentatu den bezala Aitor Zabaleta harmaila izenarekin. Datuak ikusten hasi naiz eta 2.500 inguruko aulkiak izango ditu, animazioari inbertsio interesgarria emanez Realak (Inbidia sanua).
Penagarria da baina hau gehiagotan esan beharko genuke ea noizbait pilak jartzen hasten den gure kluba, ta baita ere ea noizbait gure mentalidade erosoa eta pasiboa aldatzen hasten garen... erosotasunak azkenean utzikeriara gidatzen gaituelako.

Gaur ez dugu horrelako arazorik izango noski, partidu vip-etan inoiz baino gehiago animatzen duelako gure katedralak (izan bedi). Arazoa da partidu horiek urte osoan bi baino ez direla.

Esana, ea gurea konpontzen dugun. Aupa Athletic eta irabaztera!!
Euskal Herriaren erakusgarria, zabaldu daigun guztiok irrintzi alaia....Athletic Athletic zu zara nagusia!!!
Euskal Herrian Euskaraz! EHE!
Kapitalismoa pertsonen etsai handiena!!!
GARAITEZINAK!
OFIZIALTASUNA!
Tiocfaidh ár la!

Respuestas al tema

Mostrando (1 - 5) de 5 respuestas

Respuesta #1
el 15 de septiembre a las 16:29
Guztiz ados
Respuesta #2
el 15 de septiembre a las 16:44
Gehi bat


Athletic Beti zurekin!

Respuesta #3
el 15 de septiembre a las 17:23
Aitor Zabaleta harmaila:

Hemen

Euskal Herriaren erakusgarria, zabaldu daigun guztiok irrintzi alaia....Athletic Athletic zu zara nagusia!!!
Euskal Herrian Euskaraz! EHE!
Kapitalismoa pertsonen etsai handiena!!!
GARAITEZINAK!
OFIZIALTASUNA!
Tiocfaidh ár la!

Respuesta #4
el 15 de septiembre a las 17:56
Taldeagaz egongo dan harmaila eder bat sortu behar da. San Mames guztiz hil orduko ahal bada.
Respuesta #5
el 15 de septiembre a las 18:21
Ikusi berri dut Realaren partidua eta animazioa itzela izan da azken momentura arte.

Gurean argi dago aburgesatu egin garela: Himnoa ere bere osoan kantatzeko ez gara gauza. Kanpokoen atezaina hurbiltzen zaigunean ere ez dugu presionatzen ate atzeetatik, etab...

Klubaren aldetk ere mantso eta ia isilik nahi gaituzte. Ez dago konponbide errazik, baina denon aldetik egin behar dugu ahalegin handia jendea batu eta gauzak hobetzeko.

Aupa Athletic!!!

Daukanak daukanetik, ez daukanak bihotzetik